Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkartea
Pasa dan egunian, EITBren anunzio bat dala eta, Euskal Zinemaz eztabaidatu neban lagun bategaz. Zer da Euskal Zinema? Aspaldiko diskusioa da hori, beste batzuen modukoa: zer da euskal literatura, zer da euskal musika, zer da euskal kultura, zer da euskal izaera, zer da Euskal Herria...eta “zer da” luze bat. Hongo honetan ez naz horretan sartungo, agian neuk bez daukatelako horren erantzuna. Beraz, euskal kultura baino kultura euskaldunaz eingot berba, eta euskal zinema baino zinema euskaldunaz idatzikot.
Euskera eta kultura euskaldunak, nahiz da historikoki inongo babes ofizialik ez eukin eta, gehienetan, boteretsuenen oldarra jazan behar izan, erronka asko gainditu dittuz azken mendeotan. XVI. mendean Lazarragak, bere eskuiskribuaz, Etxeparek edota Jean Leizarragakoak literaturarako jauzia burutu eben. Beste batzuek bide hori segidu eben urtien zihar, eta eurei esker gaur egun euskerak presentzia nabaria dauko literaturan. XX. mendearen amaieran, betiko kanta herrikoietatik euskaraz eindako musika moderno eta anitzerako saltua emon eben beste batzuek.
Gaur egun, berriz, Mendebaldeko gure gizarte hauetan kultura, batez be, begietatik sartzen da, ikus-entzunezkuen bitartez alegia. Nere ustetan euskerak eta kultura euskaldunak nahi badabe sobrebibidu ikus-entzunezkoetarako hurrengo saltu hau emon beharko dabe.
Batzuek pentzaten eben hori EITBren bitartez lortuko zala. Hogeita piku urteko balantzea ein ondoren, neutzako argi dago helburu hortatik oso urrun gaozela.
Euskara oso minorizatuta egon arren ondiñoko gure herriko toki askotan euskaraz etxen da, egunero, normaltasun osoz. Hamen euskal zinema asko etxen da, baina nik faltan botaten dot zonalde euskaldunotako eta euskaldunon bizitza eta istorioak azaltzen daben filmerik. Aupa Etxebeste edota Kutsidazu bidea, Ixabel araua konfirmaten daben salbuespen duinak baino ez diraz gaur egun. “Goenkale” kutsutik eskapaten daben eta hurbilak dizen ekoizpenak bihar doguz. Are gehijjo, herritik bertatik sortzen dizen ekoizpenak.
Euskal Herrian badakigu gure burua antolatzen eta ezebezetik gauzak sortzen. Sekulan bez dogu behar izan kultura sortzeko gidari edo akuillurik. Ikastolen mugimendutik hasita gaztetxietara arte, auzolan, karnabalak edota Xiberuko pastoraletatik pasaten.
Kontutan izanda gaur egun bideo digitala ekoiztea nahiku merkea dala, ez zan posiblea izango ikus-entzunezkoen arloan ekimen herrikoiak bultzatzea, autoantolakuntzatik sortutako ekimenak? Gu geuk sortzea geutzako nahi dogun kultura. Ba horixe da hain zuzen Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkarteko kideek ein dabena. Zinemagintzan esperientzarik ez daukon jende mordo bat batun ta kultura sortzeari ekin, herritik ataratako kultura euskalduna sortu. Baliabide murritzekin, inongo laguntza ekonomiko barik, inoren sustengo barik, baina borondate eta gogo pilluaz. Algorta eta Ibarrako gaztien talde bat elkartu da eta zinema ekoizteari ekin dotze. Momentuz filme bat, Eneko Aritza, ekoiztu dabe eta laister bigarrenak, Sua, argijja ikusiko dau. Edonok parte har leike beraz, mota honetako proiektu batean parte hartzeko interesa daukonak euren web gunean azaltzen den kontaktura zuzendu baino ez dau ein bihar.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: