neu

Santi eta Josu

neu 1456151794697 neu | 2006-11-20 21:46

Gaur 22 eta 17 urte beteten diraz Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko kideak hil ebezela. Oso ondo gogoratzen doraz Muguruzaren hiletak; bertan "Omenaldirik onena, garaipena" zioen pankarta erraldoi bat egoan. Niretzako ondiñoko guztiz indarrean dago lelo hori.


Ikasten

neu 1456151794697 neu | 2006-11-20 21:18

Oposaketa batzutarako ikasten nago, beraz datozen asteotan ez dot pentzaten asko idatziko dotenik. Horregaitik, beste gune hauek be gomendatzen dotzuet. Alde batetik Irratia.com eta Radio Kultura guneak, nire ustetan euskal kulturak eta internetek eskeintzen dittuzen bitartekoak oso era onean uztartu dabezen webak. Bestalde Gaztelumendi.org bloga. Bertan gauza interesante asko topa dot, adibidez Susa argitaletxeak atara daben "Ez dizu onik egingo" lelopeko iragarkien kanpañia. Susak be bere kanal propioa sortu dau You Tuben, baina momentuz bideo bi hauek baino ez dabez atara.  


Irakeko Sarraskia

neu 1456151794697 neu | 2006-11-20 21:13

Asko gusta jat Voltaire sarean argitaratu daben artikulu hau. Bertan argi azaltzen da zelan okertzen ari dan egoera Iraken, guztien kalterako, baina baita amerikarren kalterako be. Bideo bi hauetan ikusten dan modura, matxinoek gero eta indar handiagoa dauke. Irudi hauek telebistan ikusten ez dizen arren, insurgentziak 3.000 soldaduetako base militarrak gogor erasotzeko gaitasuna dauko. Lehenengo bideoan base onen aurkako oldarra ikusten da. Erasotzaileek zenbait munizio biltegi leheraraztea lortu eben. Bigarren bideo Juba frankotiratzeilearen atzanengo ekintzen irudiak dira. Frankotiratze...


Biko Teatroa taldearen "Lezio berri bat Ostrukari buruz" antzezlanaren bideoklipa da hau. Atxagaren Poema múltiple con avestruz poemaren adaptazioa da. Biko teatrokoek euren emanaldi batzuk grabaten eta internetean ipintzen hasi dira. You Tuben kanal propio dauke euren bideo batzukin.


Kixmi eta euskal kristautasuna

2
neu 1456151794697 neu | 2006-11-08 19:55

Juan Inazio Hartsuaga antropologoari eindako elkarrizketa. Bertan Jesukristoren jaiotza kixmi izakiarekin lotzen daben kondairaz eta euskal mitologia eta kristautasunaren arteko harremanez etxen dau berba. Bideoak kalitate eskasekoak diraz baina interesekuak. Lehenengoa 9 minutukoa eta bigarrena hirukoa.


Una verdad incómoda

neu 1456151794697 neu | 2006-11-08 19:26

Paramount ekoiztetxeak ein eta Al Gore, EEBBtako lehendakariorde ohiak aurkezten daben aldaketa klimatikoari buruzko filmearen trailerra. Ez dot filmea ikusi, baina bazan garaia nonok kontu honen inguruan ganorazko zeozer etxeko. Por cierto, hauxe da espainiar faxistek filmeaz dauken iritzia: "El cambio climático no es más que otra estrategia nihilista progre." edota "Para evitar el cambio climático consuma productos de proximidad, o sea de cuanto más lejos de Vascongadas y Cataluña ,mucho mejor."


Gaur goizian jakin izan da auzitegi nazionalak Peru, Unai eta sententziaren zain dagozen beste zortzi lagun askatzeko agindua emon dabela. Ez dakitx noiz aiako dizen Lekittora baina adi egon merezi daben ongi etorria emoteko.


Iñaki de Juana euskal preso donostiarrak berriro hasi du gose greba mugagabea. Askatasunak baieztatu egin du Euskadi Irratiak zabaldutako albistea. Hala ere, ohar baten bidez jakinarazi du oraindik ez dakiela gose grebarekin berriro hastera zein arrazoik bultzatu duten De Juana. Euskadi Irratiaren arabera, Gara egunkarian idatzitako bi iritzi artikulurengatik egin dioten epaiketaren epaiari buruz kaleratu diren zurrumurruak ezagutu bezain laster ekin dio berriro grebari. Gaur edo bihar kaleratuko dute epaia eta filtrazioen bidez hedabideetan zabaldu denez, 12 urtetik gorako zigorra ezarriko...


Berriaren bitartez jakin dot lekittar baten iloba izan leikela Californiako hurrengo gobernadoria, Terminatorren aurkako lehia irabaziz gero. Morroiak John Garamendi dauko izena eta cowboya da.


"Lekittok larria emoten nau!"

1
neu 1456151794697 neu | 2006-11-06 23:56

Gutun hau topa dot zeresanaren web gunian, ta bere interesaittik berton be ipintzen dot. "Lekittogaz hasarre dagon lekittar batek" sinatzen dau.  Mendiz inguratuta aurkitzen dogu gure herri txikia. Mendi artean ezkutaturik, txukun eta polit. Otoioko eta Lumentzako artadi ederrek babestua. Lea ibaiaren itsasoratzeren lekuko, marinel eta korsarioen babesleku izana. Portu txiki polit bat, itsasoaren haserretik babestua, Lekitioren izaeraren ondare. Arrantzalea da herria, eta kresal usainak itsasoaren arima sartzen du barrura arte. Hasi portaletik eta talaraino tabernetan jendia borbor da...