Iñaki de Juana euskal preso donostiarrak berriro hasi du gose greba mugagabea. Askatasunak baieztatu egin du Euskadi Irratiak zabaldutako albistea. Hala ere, ohar baten bidez jakinarazi du oraindik ez dakiela gose grebarekin berriro hastera zein arrazoik bultzatu duten De Juana. Euskadi Irratiaren arabera, Gara egunkarian idatzitako bi iritzi artikulurengatik egin dioten epaiketaren epaiari buruz kaleratu diren zurrumurruak ezagutu bezain laster ekin dio berriro grebari. Gaur edo bihar kaleratuko dute epaia eta filtrazioen bidez hedabideetan zabaldu denez, 12 urtetik gorako zigorra ezarriko diote De Juanari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: