"Lekittok larria emoten nau!"

neu 1456151794697 neu | 2006-11-06 23:56
1

Gutun hau topa dot zeresanaren web gunian, ta bere interesaittik berton be ipintzen dot. "Lekittogaz hasarre dagon lekittar batek" sinatzen dau. 

Mendiz inguratuta aurkitzen dogu gure herri txikia. Mendi artean ezkutaturik, txukun eta polit. Otoioko eta Lumentzako artadi ederrek babestua. Lea ibaiaren itsasoratzeren lekuko, marinel eta korsarioen babesleku izana. Portu txiki polit bat, itsasoaren haserretik babestua, Lekitioren izaeraren ondare. Arrantzalea da herria, eta kresal usainak itsasoaren arima sartzen du barrura arte. Hasi portaletik eta talaraino tabernetan jendia borbor dabil. Portutik hasi eta talaraino, itsasoko haizeak Lekeitiar askoren ideiak freskatzen ditu. Goiko kalea eta beheko kalea, arranegi zabala, Lekeitioren parte zahar ederraren ezaugarri dira. Jauregiz betetako alde zaharra, Jauntxo handien udatokia izan da betidanik Lekeitio. Turismoaren herri sakratua. Ja, Ja, Ja..... Barre egiten dot, deskribapen horrek barregura sortzen dozt.

Lekeitio, gure Lekeitio handia, guztiontzat politena, Egia esan Lekeitiarrok beti izan dogu gure herria gloriatan. Kanpoko jendearekin hitz egiterakoan, beti Lekeitio daukagu ahoan. Baina, gaur egungo Lekeitio ez da betiko Lekeitio. Gaur egungo Lekeitioren aurrean begiak zabaltzeko ordua bada jada. Gaur egungo Lekitto, Jose Maria Cazalis Eigurenen Lekitto da. 10+1 arauk araututakoa, eta Udaltzainak danaren zaindari fidel, ertzainen biharrian. Begiratu besterik ez dago ingurura. Oin dala 10 urteko argazkia ikustea besterik ez dago. Kaleko girua ere guztiz aldatu da, lanik ez dago, eta etxebizitzen prezioak zerutik hegaz dabiz zerutik. Baina hori bai, turistak badatoz, baina honek be ez dira lehengo modukuak. Aztertu dezagun banan banan. Lekitton bizi dugun egoera sozio-ekonomikoa ez da brometakoa. Azkan urteetan 400 lanpostutik gora galdu dira. Aspaldikoak dira, arrantzak lekittarrak aberasten ebazan sasoia, edo Maderas de Lekeitio, estatuko bigarren egur enpresa handiena zana, latoneria zabalik euana... Gaur egun, gaztiori Lekitton hiru aukera gelditzen jakuz, beti be, ez badozu partiduko karneta (el gran partido por excelencia) ataraten. Tabernak, komertzioak edo umeak zaindu. Eta Lekittotik urten ezkero ere, egoera ez da askoz hobea Lea-artibain. Okamikan, subkontratak eta Cikautxo danen ganetik... gazteok 800€ truke lan esku merkia. Da suerte apur bat daukenak, trabaku pasa eta ia zeozer dezenteago aurkitzen badau. Penagarria! Ondorio nagusia da, Lekittarrok ez dogula Lekitton lanik eta ez batzuk enpeñaten dirazen moduan alperrak garilako. Ta koño, lana txarto badago, etxebizitzia ez dago hobeto, 40 miloiko etxe merketxu bat topa ezkero txoilua. Baina bueno, hor joan gara Lekittar danok Gizaburu, Ispaster, Mendixa... turistari eta espekulatzailiari tokia egin behar jake eta. Hori da, etxe bat eukitxeko gazteok ikusi dugun bide bakarra. Alperrak garila diñuen guztiari, kaka, espekulatzaile txarriak. Bigarren bidea, bankuarekin bizi guztirako ezkontzea da, bere eskuetan goxo-goxo, biharretik noz botako itxoten bankuak etxea enbargateko. Nire gurasuen sasoian 12 urtera emoten ebezen gehienez hipotekak, interes tasa altuakin, ta gaur egun, berriz 50 urtetarako hipotekak eskaintzen hasi dira. Toma!! Topa dot nire umiari itxiko dotzaten herentzia, hipoteka bat!! Baina hau holan izanda ere, enpeñata segitzen dabe batzuk 600 etxe barri egiten. Orain arte eraiki baino ez da egin eta arazoa ez da konpondu, beraz, beste 600 etxe zetarako? Ganera daukezen prezioekin norentzako izango dira? Gazteontzako, seguru ezetz! Batzuk aberastu beharko dira ezta? Ta nire ta zure kontura bada hobeto. Honen danen ondorio nagusia Lekitto hiltzen joatea da. Ikusi baino ez dago Lekitto neguan. Oesteko bolarik ere ez dago, non dabiz Lekittarrak? Diru barik edo euren etxeetan sartuta. Eta lehen gitxi ikusten baginan alkar, orain ganera, lokalakin hasi gara... Zelako errez eruaten gaituen euren bidetik. Zelan aldatzen jakuzan aisialdi ereduak, bai horixe.... en fin. Lekitto aldatzen doia itxuraz ere. Hor ipintzen dau 10+1 arauetan ere, balkoiak ondo txukuntzeko... klaro kanpotarrak badatoz Lekitto eder bat ikusi dezaten. Emoten dau, inporta dan bakarra itxura dala, pintadarik ez, kartelik ezta, txikliak benganian, balkoiak... ta gero esango dabe udaletxetik herriaren bihotza dala garrantzitsua. Aldatzen badago, baina zer norabidetan? Salou edo Marbella emoten dau ia eta.

Ai gure Lekitto polita, hondartza dauko eta, aajjjj! Udara begira egiten da dana, ekintza kulturalak... estenatokia plazatik kendu bez! Ta neguan... ixiltasuna! Lekitto herri turistikoa izan da beti. Baina desberdintasunak dagoz turismotik-turismora ere. Lehen etortzen zirian turistak Lekittoko biziak erakarritako turistak zirian, herri arrantzalea, kaleko txikiteua... Azkanean, kalidadeko turismoa. Herriari turismoak bere dirutxua emoten dotzon! Gaur egun ordea, Lekitto da turistentzako bizi dana. Turismo masibo baten menpe, turisten esku, urte baten ez badatoz, ene hamen ze pasako da... Danok negarrez, Lekitto turistena da ala? Ta ez egin berbarik Gaztetxe, 600 etxe, herri nortasun... baten inguruan, ze pankartak eta kartelak laster kenduko dabez, molesta egiten dotze gazteek eurak nahi daben herri ereduaren alde borrokatzea. Azkan 3 urteetan, Lekitto polizial baten aurrean aurkitzen gara. Cazalis kaudilo eta udaltzainak polizia militar, da brigadakoak bihar zikinak egiteko. Parkean ipintzen dabez seguratak (danon artean pagata) eta askok ondo ikusten dabe. Cazalisek udaltzainak espiateko programa espia bat ipintzen dau ta ez da ezer pasaten. Ai zenbat diru gaztaten daben, kaleak egunero, garbi-garbi egon daitezen. Baina inori ez jako inporta. Dudan nago inori zeozer inporta jakon edo ez! Eta nonok pentsaten badau guzti hau kasualitatea dala, altzatia daukola eskua. Danok dakigu, Lekittontzako etorkizunerako plan bat zehaztuta dagola, Europar Batasunetik hasi, Estatu Espainiarrian jarraitu, Eusko Jaurlaritzak lagundu eta Lekeitioko Udaleko buruak gestionatu! Askok flipada bat dala pentsako dozue, Zeuen eskubidean zagoze baina pentsa apur bat, ikusi zertan inbertiduten dan. Kirol porturako 3000 miloi emoten ebezen eta zergatik ez dabe emoten diru hori enpresa txikinak sortzeko? Lotsagarria da, gure herriagaz egiten dagozena. Baina trankil, laster ikusiko dogu, Lekeitio gran villa del turismo. Eta txarrena ez jakula inporta. Alkateak 10 miloi irabazten ditu, alkate ordeak 9 eta inori ez jako inporta. Aguazilak ertzainen lana hartzen dabe eta inori ez jako inporta. Lekeitioko udalak bere zerbitzuak liberalizaten ditu (lagunen artean) ta inori ez jako inporta. Sistemiak irabazi gaitulakoan nago. Jendeak zertarako borrokatuko dau ba, neskiagaz bueltatsua emon eta kanuto batzuk gustora erretea dan garrantzitsuagaz. Eta ganera, gurasuak, eta anai-arrebak ere holan esaten gaitxue, zu ez sartu folloietan, zuk zeuria libraten saiatu. Ez garina konturatzen da, batasunak egiten dabela indarra, eta bakoitza bere kontura ibili ezkero ez dogula ezer lortuko, jende gehiago kaka jatea baino, baina bueno, niri bost....

Egia esan niri bardin jat, Lekitton meteorito bat jauzi eta osorik desagertarazten badau (inor hil barik klaro, bueno...) nik ez daukat Lekitton bizitzeko asmorik. Baina Lekitton bizi nahi dozuenak edo zeuen herria maite dozuenak behintzat egin beharko zendukie zeozer. Gero alperrik da negar egitea, behin jauzi eta gero barriro altzatzea askoz ere gatxagoa da eta!! Eta zeozer egiteagaz ez dot nahi esan danok derrepente manifetan... ibili behar dizenik, baina bai behintzat, kritikoak izan informazioa bilatu, zeure iritzia adierazi, eta zeuk ikusten dozun moduan protesta. Lagun batek esaten eustan, Lekitton kriston jende modua dagola, jatorra! Ea demostraten dogun. Hau da nire iritzia, hasarre ikuspegi batetik datorrena, sistemaren garaipenaren aurrean sortzen jaten inpotentziak katalizatua. Emon daigun bakoitzak, bere iritzia horretarako da eta Zeresanaren web gunea, danon artean, pentsa, adostu eta egin!

la

la 2007-07-25 19:17 #1

ovukte


Utzi iruzkina: