Urten barri dan sententzia batek zalantzan ipintzen dau dendetan CDen ganian kobraten dan "canon" delakua. Hamen SGAEko pirateei buruzko bideo on bat. Bideoak blogetik atarata.
Lekittoko Gazte asanbladiak atara daben foilletutik hartuta. Lekitton norabidia eskasten jun da azkan aldijan, gure herria hiltzen dagolarik. Honen aurrian, ez gaoz geldirik eoteko prest. Ta holantxerik erakutsi dou herri nortasuna defendiduten ta Lekitto urte osuan bizirik mantentzen ibili garin atzan 2 urtitan. Halan da be, Lekittoko herri nortasunaren aurkako beste eraso bat hor daukagu, SAIHESBIDIA. Lekitton turistifikazio bidian ezkutuan aurrera eruan izan dan proiektua. Edo norek daki ezer saihesbide honen inguruan? Argi dao saihesbide hau ez dogula bihar. Konponduko dau saihesbide h...
"KONPONBIDE GARAIA, ALDE EGITEKO GARAIA" leloarekin, gaur 12, 19:30etan mobilizazioa konbokatu dabe eskolapian. Konbokatzaileen ustez, Euskal Herriak behar duen desmilitarizazio prozesuan ondorengo tarteko urratsak beharrezkoak dira: -"Atzerriko indar armatuen eta polizialen kuarteleratzea: a. Jarduera errepresibo guztien etetea. b. Bide hertzetako kontrolen etetea. c. Euskal lurretan burutzen diren maniobra militarren suspentsioa. -Indar militar eta polizial espainiarren eta frantziarren aldentze graduala Euskal Herritik. Okupazio indarrak kanpora! -Bertoko indar polizialen egokipena ego...
Benetan kantzata nago ja joder!! Normala da haize boladatxu bat edo zaparrada bat dagoen bakoitzen Lekitxon argijja jutea? Atzo gabaz, ostera be, goizeko ordubata aldera jun zan argijja...eta despertadore elektrikua badaukazu eta ez bazara konturatzen, nok esnatzen zaittu biharrera juteko? eta kalte ekonomikuak? jakin izan dot aurten bakarrik jende pilo batek kriston galerak euki dabezela kontu honengaittik: argazki denda bateko jabeak ia 6000 euroko makina bat galdu eban sobrecarga de tension baten erruz, arraindegietan kriston talegada galdu neberetan euken mariskua eta arraina galdu...
Notizi ona da Iñaki de Juanak, 62 egun pasa ta gero, bertan behera itzi dabela bere gose greba. Halan da be, ez dot ezta pentzatu nahi bez gizon honek pairatu biharko dittuzen ondorio fisikuak. Nik behin zazpi eguneko gose greba bat egin behar izan neban eta benetan txarto amaittu neban...ba pentza 62 egun. Notizi txarra da, halan da be, euskal presoek inoiz baino errepresio gogorragua ari dizela jazaten espainiar gobernuaren partetik, euskal instituzioen jarrera erabat pasibua dan bitartian. Horregaittik, inoiz baino altuago... AMNISTIA ETA ASKATASUNA
Josu Leokannen blogaren bitartez izan dot kasu honen barri eta benetan indignantia iruditu jat. Leidu mesedez, ia guztijjon artian zeozer ein leikegun.
Ikusi espainiar telebista kate baten bideo hau. Madrilen VPOekin etxen dizen txantxulloen ingurukoa da. Flipantiena da, bideoan komentaten den modura, azkanengo urtiotan komunidade honetan gai honi buruzko hamar salaketa baino ez dizela ipini eta hamabost inspektore baino ez daukela hori dana kontrolateko. Guztijjoak dakigu herri honetan ze nolako iruzur fiskala dagoen. Argi do iruzur honen arduradunak ez dizela langile asalariauak, hauei ordaindu biharrekoa zuzen kentzen bait dotze nominatik. Ez, arduradunak enpresariak eta profesional liberalak diraz. halan da be, Bizkaiko Diputaziñuak ...
Zuzendu ein bihot azkanengo mezuetan Lekittoko Ikusgarri zinemari buruz esandakua. Goizian aurretik pasa naz da ikusi dot Corrupción en Miami (puaghhh!) kentzen dabenian El viento que agita la cebada eta Kutsidazu bidea, Ixabel ipiniko dabezela...justu on momentuan gehien ikusi nahi dorazen filmak!! Bikain eder bat Ikusgarrikoentzako.
Bueno, badirudi ez dogula Durango edo Bilbora arte jun biharko. Lekittoko Ikusgarrin ez, baina Ondarruko Bide Onera zineman bai emongo dabe hongo asteburun.
Denetiken blogetik atarata: Akelarrea = Greziar Tragedia ? Aspaldidanik ezagutzen nuen "Akelarre" hitzaren inguruan F. Krutwig-ek "Computer Shock, Vasconia, Año 2001" liburuan zioena:"Así pues parece que en el akherlale o akherlare vasco, se conservaba una especie de misa dionisíaca, como también lo era en su origen la tragedia, que era un culto religioso."Orain dela gutxi berriz, wikipedian "tragedia" hitza ipini eta honako hau aurkitu nuen:"La tragedia, cuya etimología deriva de la palabra griega τράγος /"trágos"/ es decir " macho cabrío apodo que se daba a Dionisos"Aurkikuntza interesgar...