Desmilitarizazioa

neu 1456151794697 neu | 2006-10-13 01:40

"KONPONBIDE GARAIA, ALDE EGITEKO GARAIA" leloarekin, gaur 12, 19:30etan mobilizazioa konbokatu dabe eskolapian.

Konbokatzaileen ustez, Euskal Herriak behar duen desmilitarizazio prozesuan ondorengo tarteko urratsak beharrezkoak dira:

-"Atzerriko indar armatuen eta polizialen kuarteleratzea:

  • a. Jarduera errepresibo guztien etetea.
  • b. Bide hertzetako kontrolen etetea.
  • c. Euskal lurretan burutzen diren maniobra militarren suspentsioa.

-Indar militar eta polizial espainiarren eta frantziarren aldentze graduala Euskal Herritik. Okupazio indarrak kanpora!

-Bertoko indar polizialen egokipena egoera demokratiko batera.

-Azpiegitura polizial eta militarren birmoldaketa edota desagertzea.

-Indar eta balore errepresibo guztien disoluzioa ekarriko duen polizia eredu berri bat Euskal Herriarentzat."

Konbokatoria honen folletuan azaltzen daben modura, "Azken aldi honetan gora egin dute errepideetan Guardia Zibilaren kontrolek. Eta Lea Artibain ere gorakada hori bizi izan dugu. Irailaren 16an, Guardia Zibilek hiru kontrol ezberdin jarri zituen. Uztaileko azken astean beste bi (Uztailaren 27an eta 31an). Bi gehiago abuztuaren 9an eta 12an. Baita irailaren hasieran ere (2an eta 5ean). Guzti hau jasangaitza da!"


Utzi iruzkina: