Iñaki Bilbaoren lintxamenduren aurrean

neu 1456151794697 neu | 2006-09-14 00:00

Iñaki Bilbao lezamarra Jabi Agirreren “Bizi-poza” baitan.

Angel Zelaieta


Jabi Agirre Lupiola Elorrion 1942an jaioa da. Dela 40 urte Derion apaiz egina, abade lanetan Erandioko Goierrin 1966-76etan jarduna, euskal filologia 1992an Deustuan bukatua, 1978an Lezamako Aretxaldera ezkondua eta 12 urtez zinegotzi izana.

Urteetan zehar idatziriko “argazki” zenbait bildu eta 2006 honetan eman izan ditu argitara “Bizi-poza” titulopean, BBKren laguntzarekin.
Hainbatetan oroitzen da egunotan telebista, egunkari eta beste medioz entzute handiko egin zaigun Iñaki Bilbao Goikoetxeaz.

“Lezamatik Tenerifera” zioen 1993.XI.7an: “Ramon Bilbao, Iñaki Bilbaoren aita. Urte pilo batean semea preso ikusi gabe hil zen, eta semeari ez zioten baimenik eman aitaren hileta egunerako. Euskal presoen hainbat gurasori ukatu egin zaie sistematikoki, seme-alaben azken agurra hartu ahal izatea.”
(Harrezkero, ama alarguna bakarrik bizi da, seme bakarra preso: auzoek jagoten dute, txandaka.)

1995-XII-12ean, ziotson: “Lezamako plazatik Ocañako kartzelara. Ehun egunetik gora gose greban, eta zuk, Iñaki, erreleboa hartu eta gero hogeigarrena daramazu.
Uste genuen Gabonetarako konponduko zela arazoa, zeren presoen sakabanaketa amaitutzat joten baikenuen Euskal Herrira ekarriaz, eta hiru laurdenak beterik dauzkatenak eta gaixoak etxeratuaz, baina kia... (...).

Egunero arrastiko 7,30etan enkartelatzan gara hutsik egin barik; zinegotziek udal-batzar berezia egiteko eskatu diote alkateari egoera larri honi erantzun egoki bat emateko, baina oraingoz ez da batzarrik egin... (...).

Berrogei egunez gose greban, eta gainera erasoak eta jipoiak kartzelarien esku-oinetatik. Duela bi mila urte Jesus zeritzanak jasandako egoera larria irudikarazi dit ekintza lazgarri horrek.” .

1998ko uztailean “Egin” eta “Egunkaria” egunerokoetan, “Espainiako Almerian kementsu jarraitzen duzun Iñaki Bilabao (...) agur eta zorionak. (...) etxeko guztion partez musuak eta besarkadak” ziotson.

2000-X-28an etxeratu zenean, egun “gogoangarria lezamarrontzat” idatzi zuen, gerotxoago gehitu behar izateko: “Urte gutxi batzuetarako askatasuna gozatu ondoren, gaur egun berriz preso daukate”.

Derioko abadegai etxean Jabi Agirrek egin zituen ikasketa luzeetatik “novisimoak” deituak dauzka sendo barneratuak, hurrean: hots, bizitzaren bukaeran, azken epaiketa izanen dugula, eta “Jesus zeritzanak” madarika omen gaitzake: Discedite a me, maledicti, in ignem aeternum, qui praeparatus est Diabolo et angelis eius.

42 Esurivi enim, et non dedistis mihi manducare; sitivi, et non dedistis mihi potum;
43 hospes eram, et non collegistis me; nudus, et non operuistis me; infirmus et in carcere, et non visitastis me”. (Mt. XXV). (Leizarragaren itzulpena: Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.
Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera.

Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu.)


Utzi iruzkina: