Feminizidioa
Gaur beste andra bat hil dabe. Kasu hontan Baionan izan da. Barijjakuan 35 urteko beste andra bat hil eben Gasteizen. Oin dala pare bat aste adin txikiko txarrikume batzuek (barkamenak txarriei) 14 urteko neskato bat bortxatu eben Azpeitian…14 urte…bizitza osorako jodiduta. Hauek ez diraz Pakistan, Ciudad Juarez edo Nigerian gertatutakuak, ez…EHn bertan pasaten dizen gauzak dira...Baionan, Gasteizen, Azpeitian...eta bijjar Lekitton, Ondarrun edo Mutikun.
Lea Artibaiko Foroan bertan be egunero ikusten doguz emakumearen kontrako erasoak…askotan kexaten gara spam-en molestiaz, baina iñoiz leidu dozuez spam hauen tituluak?
-Rare rape movies, 324 teen rape pics
-Real rape porn and rape videos fantasy
-free pre sex teen video
-RAPE SEX
-Jenifer Lopez big ass and she eats tramadol
-DAD FUCKING DAUGHTER
-porno anal tees
-rape sex
Rape (bortxaketa) eta teen (adoleszentia) dira gehien errepetiduten dizen berbetakuak…ta gero harritzen gara Azpeitikuaz.
Oin dala egun batzuk neure bikoteak telefono dei bat jaso eban bere mobilean:
-Bai nor da?
-uhmmm....umhmmm...
-Bai nor da?
-me estoy masturbando...uhmmm...
-...?!
Behin, Bilbo-Lekeitio autobusean tipejo bat jesarri jakon hurbil ta paja bat etxen hasi zan. Oin dala gitxi be, Lekittoko obretatik dabiltzazen biharreru espaiñolek, betikoa...”vaya culo...maciza” eta abar.
Neure ustetan geure gizarteak, gizarte “modernuak”, gaixorik dagoz...mentalmente enfermas...eta euskal gizartea be bai...eta iñok bez dau ezebez etxen.
Laister udako jaiak aillako diraz...sanferminak, Baionako festak, Aste nagusiak, San Antolinak...eta guztijjoak dakigu aldez aurretik ze pasako dan...bost neska (gitxienez) bortxatuta gaba bakar baten Baionako jaietan...eztakit zemat sanferminetan...eta ezebez da pasaten...urtero kontu berdinaz.
Laister be Alardeak etorriko dira, Irun ta Hondarribian, eta aurten be urteroko kontu berdina...andrak kantinerita, bestela egurra...ta ezebez da pasaten.
Euskal biztanlegoaren erdija ikaraz bizi da, gabaz bakarrik ibiltzearen ikaraz, auto stop etxearen ikaraz, tipejo bategaz ligatearen ikaraz, bere bikotearen ikaraz...euskal populazioaren erdija mehatxupean. Seguruenik hau, feminizidio hau, gaur egun euskal gizartean emoten dan giza eskubideen bortxaketarik larriena da. Gaur egun EHn zapalkuntza nazionala sufriduten dogu, zapalkuntza soziala be bai, arrazakeria ta xenofobiaren arazoa oso larria da... eta halan da be opresio moeta guzti hauek ezin dira konpara emakumeak, emakumea izateagaitik, sufriduten daben zapalkuntzarekin...ta talde feministez gain iñok bez dau ezebez etxen.
Azkenean onartu beharko dogu zapalkuntza hau ezin dala konpondu, ezin jakola aurre egin? Iraileko uholdeak edo urtarrileko elurteen modura beti gertatuko dan kontu bat dala? Beti egongo dira andrak bortxatu, jipoitu ta hiltzen dabezen gizonak? Espero dot ezetz, bestela balkoitik behera botako nintzan. Badakit instituziñoien partetik etxen ez dizen gauza asko ein leikezela...akatz, gabezi ta borondate falta handia dago...bai, baina geure aldetik, kaleko herritar arrunten partetik, zer ein leike guzti honegaz amaitzeko?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: