POLIZIA GU BABESTEKO AL DAGO?

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-27 10:00

POLIZIEN TORTURAK

Segurtasun indarra, orden publikoa mantentzeko eta hiritarren segurtasuna mantentzeko lan egiten duena; hori da polizia hitza hiztegian bilatzerakoan jartzen duena. Baina errealitatea bestelakoa da, eurek ere ez baitute legea errespetatzen; izan ere, kartzelan egiten dutena; jendea jotzea eta tortura egitea alegia, hori babestea al da?Zergatik torturei buruz hitz egiterakoan egindako guztia ezestatzen dute eta inoiz ez da argira ateratzen?

Orain dela bi urte ETAko preso bat hil zen kartzelan zegoela. Espezialariek diotenez, presoa (Igor) ez zuen bere buruaz beste egin; poliziak hil egin zuen. Nik ezin dut egia dela segurtasunez baieztatu, baina kasu horietan gertaera beti estaliko da eta seguruenik ez da inoiz egia jakingo.

Bestetik, polizien torturekin lotuta, gure klasekidea den Iosu, joan den ostiralean atxilotu zuten; egun iluna izan zen hura. Askatasuna zalatu duenez, Iosu eta gainerako atxilotuek torturak jasan dituzte polizien partetik. adb:buruan kolpeak jaso dituzte eta biluzik egotera behartuak izan dira. Astakeria bat da pertsona bati horrela tratatzea. Beraz, testu hau irakurtzea eta hausnartzea nahi nuke. Baita ere Iosuri animoak emateko aprobetzatzen dut: ANIMO IOSU!! EUTSI GOGOR!!

 

 


Utzi iruzkina: