Testosterona da zakila eta barrabil-zorroa garatzearen arduraduna, umekia oraindik amaren sabelean dagoela. Ikerketa zientifikoek frogatu dute maitemintzean testosterona maila jaitsi egiten dela gizonengan eta igo emakumeengan; horren ondorioz, portaera antzekoa izaten dute biek. Aita izan ondorengo garaian ere beherantz egiten du testosterona mailak, antza, seme-alaben zaintza babeste aldera. Gizonengan testosterona maila altuak eragin arriskutsua izan lezake etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsuak hartzeko unean, zuhurtasun maila jaisten baitu. Futbolak ...


Erlauntzetan, txikitan aurkezten ziguten egitura ia perfektu hartan, bakoitzak -erlamando, erle-langile, erlama- du bere egitekoa, baina badira -hara non- erle-langile batzuk beren zeregin arruntak bazter utzi eta arrautzak erruten dituztenak, nahiz eta guztiz debekatuta daukaten, egiteko hori erreginari baino ez baitagokio. Izan ere, erlamak berak jariatzen dituen feromonen bitartez lortzen du erle-langileen obarioak behar bezala ibili ez daitezen, ondorioz langileak antzutuz. Argi dago, ordea, errepresio hormonal hori ez dela nahikoa eta beste bide batzuk ere badituztela erle-langileen an...



  Pentsatzen jarrita...  Itsasoari errespetua bai baina beldurrik ez diogula izan behar dioskun lojika berberak iradokitzen digu poliziarekin bestela jokatu behar dugula: beldurra bai, jakina, baina errespeturik ez. Batere ez.


From Wikipedia, year 2040  Iraultza, Euskal Herriaren Independentzia Santua ekarri zuen oldartzea, Galdakaon hasi zen 2009ko maiatzaren 31an, igandez.          Eguraldi ederra lagun ospatu zen lehenbiziko Ibiladia bizkaiko Galdakaon. Eguna erraz joan zen goizez eta erraz eguerdiz. Arratsaldez garai hartako  Ertzaintza agertu zen –harrigarriki- txozna inguruan argazki batzuen  kariaz. Jendeak ez zuen igarri ahal izan, hasieran bederen, kale antzerki talde baten abangoardiako “performance” baten aurrean zegoen ala antolakuntzaren “coup...


UNIFORMEDUNAK

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-28 01:04

Gizakiok sailkatzeko modu asko ei daude. Arrazaren, dugun diruaren edota jakituriaren arabera bereiztea, esaterako, gauza ohikoa izan da, betidanik. Nik, ordea, beste sailkapen txiki bat egingo nuke: daramagun uniformearen araberakoa.   Izan ere, askotarikoak dira gizakiok janzten ditugun uniformeak. Egunero, denok janzten omen dugu bat, gutxienez, eta badira bat baino gehiago ere janzten dituztenak. Badira egunik egun uniformea aldatuz doazenak ere. Esan daiteke, beraz, gustu eta behar guztietarako uniformeak ditugula.   Horietatik politena, eta, segur aski, gusturen ere janzten ...


1978ko uztaila oso berezia izan zen Euskal Herrian, German hil zuten Iruñean San Ferminetan, greba orokorrak, asanblada jendetsuak kalean...Garai horretakoa da Errenterian inoiz atera duten argazki ezagunenetako bat, hau:Argazkia: Oarsoaldeko Hitza4 hilabete betetzeko hiru egun falta nituen argazkia atera zuten egunean, 1978ko uztailaren 13an, beraz garai hori ez nuen zuzenean bizitu, baina gero istorio mordoa entzun izan dut, eta argazki horrek beti atentzioa deitu dit. Aurreko astean 30 urte beteko zirela jakinik argazkiaren bila ibili nintzen interneten, baina ez nuen ezer aurkitu. Gero ...


POLIZIEN TORTURAK Segurtasun indarra, orden publikoa mantentzeko eta hiritarren segurtasuna mantentzeko lan egiten duena; hori da polizia hitza hiztegian bilatzerakoan jartzen duena. Baina errealitatea bestelakoa da, eurek ere ez baitute legea errespetatzen; izan ere, kartzelan egiten dutena; jendea jotzea eta tortura egitea alegia, hori babestea al da?Zergatik torturei buruz hitz egiterakoan egindako guztia ezestatzen dute eta inoiz ez da argira ateratzen? Orain dela bi urte ETAko preso bat hil zen kartzelan zegoela. Espezialariek diotenez, presoa (Igor) ez zuen bere buruaz beste...


Zu kazetari

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-11-10 19:48

  -¿Y tú qué miras? -¡El pedo que te tiras! -¡Tu madre lo recoge y lo tira a la comida! (*)   (*) Umeak ginenean kuxkuxeroegiei egiten genien burla. Baina kontuz, argazkikoa bezalakoekin broma gutxi. Argazkia Andoni Canelladarena da; Berrian –eta Garan- agertua, hemen [PDF]. Post Scriptum: Etiketak jartzen ari nintzela ohartu naiz ze antzekoak diren polizia eta poesia hitzak. Bien artean oximoron perfektuak osatuko ez balituzte -polizia poetikoa, esaterako- konfunditzeko modukoak, aizue!!


Alkoholemia proba boluntarioa

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-04-13 20:24

Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez, alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen. Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi. Arrazoia, maki...


Izena dut

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-12-01 17:21

  Izena dut J.A.G. Ene eskuak handiak dira Ene botak handiak dira Ene kaskoa gorria da Ene bularra zabala da Ene borra gogorra da Altua naiz Deskribatu naiz hogeita zortzi segundutan. Mary Lanford-en autoerretratuaren moldaketa.


Del vasto refranero español hoy destacamos:   “Más cornadas da el hambre."(*)   (*) Why the cops are cops? A lyrical approach.


Nahi izatea

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-03-07 00:00

“Era un hombre y ahora es policia” edo horrelako zerbait kantatzen zuen La Polla records-ek aspaldian. Sarri pentsatu dut honi buruz: Zerk eraman dezake pertsona bat polizia bihurtzera? Zerk bihur lezake pertsona librea dena legearen betearazle itsua?  Poliziak berak eman dit erantzuna, honatx: Nahi izatea, beraz. Nahi duelako sartzen da bat polizia. Nahi duelako eta beste “lanbide batzuetarako jaioa izan behar da”-lako. Nago hau ez dela guztiz egia. Uste dut bereziki lanbide honetarako jaio egin behar dela, ze poliziak, polizia baita, ez du begiratuko legearen hauslea bere auzokoa,...


Azken iruzkinak