Alkoholemia proba boluntarioa

josu 1456149891816 Josu | 2007-04-13 20:24
2

Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez, alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen.

Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi. Arrazoia, makinak garestiak direla eta hori egingo balute larunbat gauetan izugarrizko ilarak izango zituztela atarian. Sei hilabetean behin makinak Bartzelonara eraman behar dituztela kontrolatzeko, eta hori garestia dela. Zerbitzu hori nahi duenak makina erosi behar duela esan dit, eta zalantzak banituen, kotxea ez ikutzeko.

Nik entzunda nuen nonbait -ez dut gogoratzen non-, zalantza izan ezkero poliziarengana jotzeko. Ja! Neri berdin zait zerbitzua ordaindu behar izatea. Gaur bezelako egunetan, ordainduko nuke. Ez legoke gaizki isunak jartzen dizkiguten horiek, kotxea hartu aurretik, esatea legearen ustez kotxea hartzeko moduan gauden ala ez. Udaltzainak esan dit nik jakin behar dudala gidatzeko moduan nagoen ala ez. 0,20 badaukazue, karneta 2 urte baino gehiagoz daukatenek gidatu dezakete. Nik ez, nahiz eta agian haiek bezain ondo egon... nere ustez kotxea hartzeko moduan nengoen, baina makinak zer esan zezakeen jakin barik geratu naiz.

ane urkihole

ane urkihole 2007-04-14 02:56 #1

Zu burutik jota zauz!!!!!jajjaja! k weno.....alkoholemia boluntarixua...oso ona...nik behin udan in neabn taberna batian pajita batekin eta uff..k desfass! Baina eztot uste oso fidagarrixa zanikan....

zu beti zabiz kotxiakin aurrera ta atzera asik ez jatzun txarto etorriko kotxian holako makina txikitxo bat eruatia, zure kontzientziakin ez badakazu nahikua!!!jajjaja! en fin......lokuras varias.....

Josu

Josu 2007-04-14 03:02 #2

Aupa Ane,
Kotxian badakat alkoholimetro bat, nahiz eta gaur arte sekula bihar izan ez doten, ez dotelako edaten, are gitxiago kotxia hartu bihar dotenian.

Kontua da ama nere kotxiakin juan dala Errioxara, eta bertan dago alkoholimetroa.

Utzi iruzkina: