Alkoholemia proba boluntarioa

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-04-13 20:24

Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez, alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen. Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi. Arrazoia, maki...