Iraultza Galdakaon hasi zen.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-05-31 21:10
3

From Wikipedia, year 2040

Iraultza, Euskal Herriaren Independentzia Santua ekarri zuen oldartzea, Galdakaon hasi zen 2009ko maiatzaren 31an, igandez.

Eguraldi ederra lagun ospatu zen lehenbiziko Ibiladia bizkaiko Galdakaon. Eguna erraz joan zen goizez eta erraz eguerdiz. Arratsaldez garai hartako  Ertzaintza agertu zen –harrigarriki- txozna inguruan argazki batzuen  kariaz. Jendeak ez zuen igarri ahal izan, hasieran bederen, kale antzerki talde baten abangoardiako “performance” baten aurrean zegoen ala antolakuntzaren “coup de fête” ikaragarriaren lekuko ziren.

Kontua da polizia jendeari oldartu egin zitzaiola presoen argazki batzuen gorabehera zela eta. Baina, What the fuck!? zioen publiko ordurako eleaniztunak. Zer uste duzue zaretela, zuek polizia sinpleok?

Ekintza hura, poliziaren oldartzea, izan zen orduko euskal gizarteak behar izan zuen pizgarria. Ertzainen ekintza, urte hartako (2009) eta hurrengoko euskal festetan (Ibilaldia, Araba euskaraz, Kilometroak, Korrika17ren debekatzea...), errepikatu zelarik sortu zen U.B.Z.H. (Utzi Bakean Zoazte Hemendik)  mugimendua, zeinaren errautsatatik etorriko baitzen K.G.U.B.Y.K. (Kokoteraino Gauzkazue Utzi Bakean Ya Kopón) bilgunea. Azken herrri mugimendu honek ekarri zuen, hondarrean, Independentziaren aldarri izango zen E.D.G.G.H.O. (Ezin Dugu Gehiago Goazen Hemendik Ostia!) elkarte mugatua.

Bide gorabeheratsu honetatik iritsi zen Euskal Herriaren independentzia  luzaroan amestua eta, ondoren,  aldarrikapen sozial eta politiko guztien moteltzea eta hainbat eskakizunen desagertzea.

Polizia bera ere desagertu zelarik -aipatuko ez ditugun bideak erabiliz desagerrarazi zuten hiritarrek- Euskal Herria murgildu zen orduan entziklopedietan Aro Geza deituko zen garaian eta euskaldunak pozik bizi izan ziren urte luzeetan.

Urte luzeotan, ordea,  istilu bide bakarra Ereserkiaren eztabaida izan zen. Benetan garrantzizko kontuak likidatuta, afera sinbolikoek erakarri zuten jendearen arreta. Eztabaida odoltsua izan zen: Alaitz eta Maider-ren edozein abesti, Pantxoa eta Pelloa-ren edozein kanta, Nun hagooooooooooo?-ren Lete zein Martikorenaren bertsioa, Pintxo-Pintxo... Denetariko proposamenak baztertu ondoren, honakoa onartu zen, eta oraindik ere bada, ohore handiz, Euskal Herri Burujabearen Burugabearen hymnoa:

Benito

Benito 2009-06-01 01:35 #1

Eta lastima da, baina efemeride handi horrek estalita utzi du beste gertakari handi bat, handiagoa akaso, gerora geure bizitza goitik behera aldatuko zuen deskubrimendua: iturriko txakolinaren iturria aurkitu zuen esploratzaile-ekipo internazional batek egun hartan bertan.

Yes, I was there!

Txadonak

Txadonak 2009-06-01 12:51 #2

Jozulin, kasualitatez El Correoko argazkilari, kamara eta kazetaria egon zan, leku horretan (6km egonda bada sugertea), ordu horretan eta angulu guztietan: Heridos leves dos agentes en una carga contra jóvenes radicales que les atacaron cuando quitaban carteles en Galdakao.
Gaztiek gozak hi!!
Benito: ez ahiztu Kandi.

Benito

Benito 2009-06-01 23:48 #3

Ez ba!

Utzi iruzkina: