Nahi izatea

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-03-07 00:00
1

“Era un hombre y ahora es policia” edo horrelako zerbait kantatzen zuen La Polla records-ek aspaldian. Sarri pentsatu dut honi buruz: Zerk eraman dezake pertsona bat polizia bihurtzera? Zerk bihur lezake pertsona librea dena legearen betearazle itsua? 

Poliziak berak eman dit erantzuna, honatx:


Nahi izatea, beraz. Nahi duelako sartzen da bat polizia. Nahi duelako eta beste “lanbide batzuetarako jaioa izan behar da”-lako. Nago hau ez dela guztiz egia. Uste dut bereziki lanbide honetarako jaio egin behar dela, ze poliziak, polizia baita, ez du begiratuko legearen hauslea bere auzokoa, laguna edo senidea den; poliziak ez dio bere buruari galdetu behar, ez baitagokio berari, betearazi behar duen lege horrek ondorio okerrik ekar lezakeen; poliziak, azkenik, ez luke emoziorik adierazi behar legea betearazten duenean (auzokoa, ezaguna, ezezaguna, gaztea, zaharra makilaz jotzen duenean, alegia).

Dena den, ez dut oraindik konprenitzen, eta uste dut ez dudala inoiz ulertzerik lortuko, zer dela eta, zeren truke bihur daitekeen gizon bat –gizon edo emakume libre bat- polizia.

Hau guztia darabilt buruan egun nahasi hauetan.

2006-03-08 12:16 #1

<p>Ez naiz debekuzalea, baina, iragarki hori iraingarria dela deritzot. "Ezagutzen dituzunak maitatzea"?, "baita ezagutzen ez dituzunak ere"?, "herria maitatzea"?&nbsp;zer zerikusi du horrek ertzaintzaren, edo poliziaren lanarekin, oro har? adar jotzea dela dirudi...</p>

<p>Hala ere, beste irakurketa bat egin daiteke. <em>“Lanbide batzuetarako jaioa izan behar da", bai. E</em>ta&nbsp;beste edozein&nbsp;lanbiderako jaio ez denak, nahi badu, ertzaina izateko aukera dauka... horratx ertzaintzaren alderdirik humanoena!</p>


Utzi iruzkina: