HemEn toRtuRAtzeN Da?

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2008-01-13 12:39

Hemen torturatzen da?

 

Horixe da Tulun gure buruari egiten diogun galdera, Igor Portu eta Martin Sarasola ez al dira gezurra esaten ibiliko, Unai Romanorena ere frogatu zen ez zutela torturatu eta berak bere buruaren kontra eginiko lesioak zirela( gainera ETAk agintzen die torturatuak izan direla aitortzea). Guardia zibila-rengan dute konfiantza Ibarretxe, P.Zabaleta eta Errazti andereak, Madrilen sinatu zuten itun instituzionala ikusi eta gero. Beraz, hemen torturatzen denik ere ezin genezake esan.

 Guardia Civil, Policia Nacional eta Policia Autonomicoa( tabernan zipaio esaten du jendeak) gizartearen alde lan egiten dute. Eta nola gainera!

Baina, Zergatik torturatu? Zergatik kontra egon eta Arkauten inkomunikazioa aplikatu? Zergatik batzuk urduritu? Zergatik biolentzia hori ez kondenatu? Zergatik  Lakua eta Udaletxe aurrean konzentrazioak ez konbokatu? Galdera asko eta erantzun gutxi.

 Torturatzen ez den seinale!

 


Utzi iruzkina: