Tortura ematen al da gure herrietan?

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-14 01:59

Euskal Herrian mende askotan zehar, torturak bortizki jo gaitu guztiok, egin diren balantze ezberdinetan egoera larria baita. Gogora ekarri genitzake, Joxe Arregi hil zuten torturatzaileek, Mikel Arrastiak torturaren ihesean galdu zuen bizia, Esteban Muruetagoiena hil zutela, Mikel Zabaltza, Xabier Kalparsoro, Gurutze Iantzi …. Iratxe Sorzabal? Unai Romano? Inpunitate osoz jarduteko modu bortitza dugu. Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileen baimenaz, Estatuko gobernatzaileen babesaz, komunikabide gehienen ezkutatze eta legitimazio latzaren laguntzaz, politikari gehienen isiltasunaz … baliatzen dira torturatzaileak beraien lana egoki egiteko. Eta hemen ez da ezer gertatzen. Esan behar dut, tortura posible izan dadin baldintzen esistentzia eta torturatzaileek duten inpunitatea direla, horiek dira egun tortura posible egiten duten elementuak.

2010. urtean, torturaren prebentzio eta salaketarako koordinadorak egindako txostenean urte horretako datu zehatzak agertzen dira. Bertan baieztatu genezake gorago aipatu duguna. 2011n txostenaren arabera, torturak edo tratu txarrak jasan dituzten 280 egoeren berri izan dira, non 853 pertsonetan eragina izan duen. Gainera aurreko urteekin konparatuz gero, zenbakiak gora egin du, izan ere, 2010ean, 540 zeuden.

Parekatuta ez dagoen igoera hau, kaleetan ematen diren mobilizazioetan poliziaren jarrera agresibo gero eta handiagoak, eragin du. Izan ere, 2010.urtean 200 pertsona baziren, 2011an 450 bat. Beraz, 116% igo du.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Bake eta Bizikidetza Planaren harira, txosten baten egitea eskatu zen. Giza eskubideen urraketei buruzko txostenak 1.004 heriotza eta hilketa zenbatu ditu 1960. urtetik, "indarkeria politikoaren" ondorioz. Heriotza horietatik, 837 ETAri egotzi dizkio; 94, Estatuko Segurtasun Indarrei, eta, 73, talde parapolizialei eta eskuin muturrekoei.

Gainera, 3.700 pertsona baino gehiago zauritu direla, eta 40.000 pertsona atxilotu dituzten arren, "10.000 baino gutxiago" inputatu dituztela ere jaso dute ikerketan. Nolanahi ere, txostenean ez dute aipatu torturen biktimen kopurua, ikertzeko "zailtasunak" izan dituztelako. Dena dela, 5.500 tortura salaketak ikertzeko deia egin du. Bere buruaz beste egindakoak eta enfrentamenduetan edo nahi gabeko tiroen ondorioz hildakoak ez dituzte kontuan hartu, baina kausa horiegatik 277 pertsona hil direla aipatu dute.

Erreferentzia dokumental gutxi daude estatuko segurtasun kidegoak eginiko tortura kasuen inguruan.  Ondoren, Ricard Salomek eginiko 120 horas. La tortura contra euskal herria dokumentala aurkezten dizuet. Bertan, azkeneko hamarkada honetan, herritar askok jasatako torturak posible egiten dituen mekanismoez ari da. Bigarren bideoan zuzendariari eginiko entrebista dugu.


1. https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=l0dk3vvILUc

2. https://www.youtube.com/watch?v=vM1TqLlVsOU

 Guzti honekin, argi geratzen da, GEAUko aldarrikapenean agertzen diren giza eskubideen urraketa ematen dela. Atal ezberdinak ez dira betetzen, 1, 2, 3, 5 eta 8. atala hain zuzen ere. Honen aurrean badira kolektibo ezberdinak lanean ari direnak. Erakunde nabarmenenak, hemen, Euskal Herrian, Salhaketa eta Behatoki proiektua dira.


Utzi iruzkina: