Giza eskubideak

EAEn

Etxe usteak

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-05-21 07:51

Azken aldi honetan etxe uste asko ematen ari dira, jende pilo bat kalean hutsiz. Hona hemen gertaeren inguruko bideoak:  http://www.youtube.com/watch?v=Nc3_Ta93Pic http://www.youtube.com/watch?v=te_4UqYLrjM   Ematen ari diren egoerek, gisa eskubideen aldarrikapeneko urrapenak ematen ari dira. Modu batean, 25. atala ikutua dago ez delako pertsona hauenganako benetako bizilekua bermatzen. Guzti honekin estrategia ezberdinak sortu behar dira, modu batean, pertsona hauen eskubideak defendatzeko. 


Fracking

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-18 20:48

Ba al dakizu zertan datza fracking-a? Zeintzuk izan daitezkeen bere ondorioak? Nolako arazoak sorrarazten dituen?   Hona hemen internet zehar aurkitu dudan informazioa. Ondoren agertzen den informazioa, Bizkaiko Facking plataformak defendatzen du. Ohiko petrolio eta gas hobiak pixkanaka agortzen ari dira eta hori dela eta, erregai fosilen enpresak erregai gutxiago duten eta ustiatzen zailagoak diren hobietan lan egiten ari dira gaur egun. Ez da segurtasunez ezagutzen zenbat gas egon daiteke horrelako hobietan, ezta ze gas kopurua ustiatu daiteken ere. Baina gero eta gehiago ezagutze...


LOE, 2006tik aurrera ezarrita dagoen hezkuntza legea da. Gobernuaren aldaketarekin, PPk, LOE ordezkatzeko, beste hezkuntza proiektu bat martxan jarri da, LOMCE. Hau Wert-en lege proiektua da, hezkuntzaren hainbat aspektu aldatuko dituena. Dagoen legearen eta ezarri nahi den legearen arteko desberdintasunak komentatu baino lehen, garrantzitsua da aipatzea aldaketa hauek ikasle eta gizartearengan eragin zuzena izango dutela. LOE bizi iraupenerako hezkuntza “pedagogiko” bat transmititzeko sortua izan zen, Wert-en lege proiektua, aldiz, hezkuntza lan munduari zuzenduta egongo da. On...


Eusko Jaurlaritzak, genero-indarkeriaren emakume biktimak EAE-n (2010), egindako txostenak esaten du, genero-indarkeria emakumeen eta gizonen artean historian izandako botere-harremanen desberdintasunaren seinale dela. Genero-indarkeria ezinbesteko mekanismo soziala da emakumeak gizonekiko mendekotasun egoeran izateko. Egunero eta sistematikoki munduko emakumeek pairatzen duten diskriminazioaren adierazpen larriena (familia, komunitatean, eskolan etab). Egia esan, bizi garen jendarte patriarkal honek, sexuen araberako eraikuntza soziala egin eta emakume edo gizona definitzen ditu; gene...


Inmigrazioa

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-14 15:51

  XIX. mendetik 1970eko hamarkadara arte, beste eskualde batzuetatik iritsitako etorkinen ondorioz, biztanle kopurua etengabe hazi zen, gerra zibilaren garaian izan ezik. Handik aurrera, 80ko hamarkadako industria-krisian egindako industria-birmoldaketen eta jaiotza- eta ugalkortasun-tasen gainbeheraren eraginez EAEko demografia murriztu eta hazkunde negatiboa jasaten hasi zen. Gainera, azken urteotan, itzulerako migrazio mugimenduak gero eta ugariagoak dira, erretiroa hartutako migratzaile asko jaioterrietara itzultzen ari direlako. EINren 2007ko erroldaren arabera, Euskal autonomi...


Euskal Herrian mende askotan zehar, torturak bortizki jo gaitu guztiok, egin diren balantze ezberdinetan egoera larria baita. Gogora ekarri genitzake, Joxe Arregi hil zuten torturatzaileek, Mikel Arrastiak torturaren ihesean galdu zuen bizia, Esteban Muruetagoiena hil zutela, Mikel Zabaltza, Xabier Kalparsoro, Gurutze Iantzi …. Iratxe Sorzabal? Unai Romano? Inpunitate osoz jarduteko modu bortitza dugu. Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileen baimenaz, Estatuko gobernatzaileen babesaz, komunikabide gehienen ezkutatze eta legitimazio latzaren laguntzaz, politikari gehienen isiltasu...


Blog berri honen aurkezpena egitera nator! Leioako EHU- ko Gizarte Hezkuntzako Giza Eskubideak eta Nazioarteko ikuspuntuko irakasgaian, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala herrialde zehatz batean nola gauzatzen den aztertzea esleitu didate. Aldarrikapen unibertsala irakurri eta gero, gure herriaren parte den EAE aztertzea erabaki dut. Argi daukat askotan Espainiako legeen inposatzeak saildu dezakeela azterketa. Izan ere, Giza Eskubideen Aldarrikapenean, islatzen diren atal ezberdinak bermatzen ez direla esango nuke. Hau guztia baieztatzeko, dokumentu eta iritzi ezberdinak aztertuko di...


gizaeskubideak 1456133278529

EAEn Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean islatzen diren atalak bermatzen diren aztertzen duen blogan zaude!!