Hasi gaitezen partekatzen!

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-09 20:13

Blog berri honen aurkezpena egitera nator! Leioako EHU- ko Gizarte Hezkuntzako Giza Eskubideak eta Nazioarteko ikuspuntuko irakasgaian, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala herrialde zehatz batean nola gauzatzen den aztertzea esleitu didate.

Aldarrikapen unibertsala irakurri eta gero, gure herriaren parte den EAE aztertzea erabaki dut. Argi daukat askotan Espainiako legeen inposatzeak saildu dezakeela azterketa. Izan ere, Giza Eskubideen Aldarrikapenean, islatzen diren atal ezberdinak bermatzen ez direla esango nuke. Hau guztia baieztatzeko, dokumentu eta iritzi ezberdinak aztertuko ditut, ondoren blogaren bidez zuei egiten dudan hausnarketa eta materiala helaraziz.

Gainera, gizarte hezitzaileak izango garen heinean, lan egingo dugun testuingurua ondo ezagutu behar dugu. Horretarako, gai ezberdinetan murgilduko gara, etorkizun batean jendartea hobetzeko egingo ditugun proiektu ezberdinak informazio gehiagoz egin ditzagun.

Bukatzeko, aipatzea youtuben agertzen den bideo interesgarria aurkitu dudala. Bertan giza eskubideen inguruko atal ezberdinak jorratzen dira. Hona hemen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=nMt0LnHEhoc

 

 

 


Utzi iruzkina: