Kategoria: giza
Sirena hotsa, musika beldurgarria, ke berde eta arrosa, koloretako globo luzeak. Txu-txu trenak Iruñeko kaleak zeharkatu zituen atzo Abiadura Handiko Trena gelditzeko aldarria zabaltzeko. Sorgina, txorimaloa, eskeletoa, Super Mario Bross, igela, behia, eta baita Freddy Krueger ere. Ez zen inor falta. Izuaren txu-txu trena zen, hau da, AHTa, eta kalean pasieran zebiltzanak zirikatzen aritu zen. Izan ere, AHTaren proiektua gelditzeko eskatu zuten berriz ere Iruñean. Atzokoan, giza katea egin zuten. Sarasate pasealekuan hasi eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ondoren, Nafarroako...
Hiru urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak Nafarroan hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Konkretuki, ekonomian adituek egindako txosten ezberdinen bitartez (FEDEA-ren txostena) edo inkesta ofizial frantsesak Bourdeos-Toulouse eta Dax artean AHT egiteari emandako ezezkekoaren bitartez, AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako agerian gelditzen da. Porrot egin du proiektu honek, milioiak lurperatzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte i...
AHT Gelditu elkarlanak, Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntza Fundazioak datorren apirilak 11rako Iruñean giza kate bat egiteko deia zabaldu dute. Honen harira hainbat sindikatuk, kirol taldek eta kultur elkartek partekatu duten manifestu bat argitaratu dute. Hoy se ha presentado un manifiesto contra el TAV y se ha convocado una cadena humana para pedir la paralización del mismo el 11 de abril, sábado, a las 12:30 desde Paseo Sarasate de Iruñea. La iniciativa conjunta parte de AHT Gelditu, Sustrai Erakuntza y Ekologistak Martxan de Navarra. Al manifiesto y...
Ba al dakizu zertan datza fracking-a? Zeintzuk izan daitezkeen bere ondorioak? Nolako arazoak sorrarazten dituen? Hona hemen internet zehar aurkitu dudan informazioa. Ondoren agertzen den informazioa, Bizkaiko Facking plataformak defendatzen du. Ohiko petrolio eta gas hobiak pixkanaka agortzen ari dira eta hori dela eta, erregai fosilen enpresak erregai gutxiago duten eta ustiatzen zailagoak diren hobietan lan egiten ari dira gaur egun. Ez da segurtasunez ezagutzen zenbat gas egon daiteke horrelako hobietan, ezta ze gas kopurua ustiatu daiteken ere. Baina gero eta gehiago ezagutze...
LOE, 2006tik aurrera ezarrita dagoen hezkuntza legea da. Gobernuaren aldaketarekin, PPk, LOE ordezkatzeko, beste hezkuntza proiektu bat martxan jarri da, LOMCE. Hau Wert-en lege proiektua da, hezkuntzaren hainbat aspektu aldatuko dituena. Dagoen legearen eta ezarri nahi den legearen arteko desberdintasunak komentatu baino lehen, garrantzitsua da aipatzea aldaketa hauek ikasle eta gizartearengan eragin zuzena izango dutela. LOE bizi iraupenerako hezkuntza “pedagogiko” bat transmititzeko sortua izan zen, Wert-en lege proiektua, aldiz, hezkuntza lan munduari zuzenduta egongo da. On...
Eusko Jaurlaritzak, genero-indarkeriaren emakume biktimak EAE-n (2010), egindako txostenak esaten du, genero-indarkeria emakumeen eta gizonen artean historian izandako botere-harremanen desberdintasunaren seinale dela. Genero-indarkeria ezinbesteko mekanismo soziala da emakumeak gizonekiko mendekotasun egoeran izateko. Egunero eta sistematikoki munduko emakumeek pairatzen duten diskriminazioaren adierazpen larriena (familia, komunitatean, eskolan etab). Egia esan, bizi garen jendarte patriarkal honek, sexuen araberako eraikuntza soziala egin eta emakume edo gizona definitzen ditu; gene...
Blog berri honen aurkezpena egitera nator! Leioako EHU- ko Gizarte Hezkuntzako Giza Eskubideak eta Nazioarteko ikuspuntuko irakasgaian, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala herrialde zehatz batean nola gauzatzen den aztertzea esleitu didate. Aldarrikapen unibertsala irakurri eta gero, gure herriaren parte den EAE aztertzea erabaki dut. Argi daukat askotan Espainiako legeen inposatzeak saildu dezakeela azterketa. Izan ere, Giza Eskubideen Aldarrikapenean, islatzen diren atal ezberdinak bermatzen ez direla esango nuke. Hau guztia baieztatzeko, dokumentu eta iritzi ezberdinak aztertuko di...
Zein gozoa den haur ttiki bat lotan ikustea. Naturaltasunak, maitasunak eta inozentziak elikatzen du bere barnea. Inongo taburik gabe kanporatzen ditu bere emozio sakonenak. "Denborak dena sendatzen du" espresio famatua ere hankamotz geratzen zaigu gure loak atsedenik ematen ez digunean. Agian haurren motibazioetara, denboran atzera joan beharko genuke loaren osotasunean murgiltzeko. Askoz ere osasuntsuago baitira amets koszienteak!ONDOLOIN!!!Masai
nire aurreko lanak ikusita, argazkigintzarekin zerikusi handia zuten, honetan ezin zen gutxiago izan.proiektu hau garatzerako orduan, neure egora pertsonalean oinarritu naiz, eta momentu honetan, burua oso saturatua daukat eta nola gustatuko litzaidake egotea islatu izan nahi dut bozeto hauen laguntzaz.Bakardadea, deitu diot;ez bakarrik sentitzen naizelako, baizik eta bakardadean sentitu nahi naizelako, buruak eztanda egin baino lehen.serie antzeko bat egiteko gogoak nituen, eta bat zuri-beltzez ; nire azken lanetan ikusten den moduan ezin dira falta
Hona hemen, doan eta debalde, gura dauenaren esku, Durangoko Uribarriko Andra Mari Elizak argitara emon eban "Justiziaren alde otoitzean" liburuxka, "otoitzean" sortako 21. alea. hain zuzen ere. Get your own - Open publication
Hona hemen testigantza historiko bat, doan, mundu guztiaren esku: Get your own - Open publication
GIZA ABEREA: Giza aberea Etxera iritzi eta emaztea ohean zegoela, bertan sartu eta izarretako gudak baino oihartzun handiagoarekin emaztearen amets eta zirrara lizunak astintzen zituen; izar dirdira umelez zerua argitzen zen arte. Itsas gizonak. Mila gautan olatu apar artean azal eta hezur laztuak bere bakardadeak eragindako ahantziak kanporatzen zituen era bat sutsu. Beren begiek mundu berria aztertzen duten umearen garra-garra, arrastaka eta jolasek urratutako prakak bezala zituen berak esku ahurrak, hondatuak, zirpiltzuak. Kresal, eguzki lehor eta haize finak kontu handiz, hargin...
Ohituta gaude, baina noizbehinka ondo dator gogora ekartzea Euskal Herrian giza eskubideak ez direla errespetatzen, salbuespen egoera batean bizi garela. Eta hori onartzen ez duenak gezurretan dabil. Oso garrantzitsua da hitzak neurtzea, baina Patxik (PPSOE) satsa besterik ez zigun saldu nahi. Milesker eskaintzagatik, baina gorde ezazu guztia, Euskal Herriak ez du holakorik nahi, ez du holakorik behar. Noizbehinka etxea garbitu behar da.
Herri honek bere buruaz bertze egin aitzin, bere etorkizuna erabakitzeko aukera behar du. Helburua izan daiteke batzuentzat. Niretzat, tresna baino ez da. Erabakitzeko eskubidea herria egiteko, eraikitzeko urratsa da. Ez muga.Baina behin eta berriz ikusten ari gara erabakitzeko eskubidearen aitortza inork ez digula oparituko. Guk lortu beharko dugu. Nahiz, berez, guri dagokigun. Baina hau bere izerdiaz soldata irabazten duen langilearen kontua da. Bere izerdi tantek ez dute 1.000 euro balio. Ugazabarenak, aldiz, bai.Eta horretarako eraginkorrak izan behar dugu. Zertarako gara ezkerrekoak ba...
Busturiko Udalak, San Kristobaleko Presape inguruan Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko plana onartu du. Zain Dezagun Urdaibai talde ekologistak plan horren aurkako alegazioak aurkeztu ditu udaletxean, beraien ustez, urez betetzeko arrisku handia duen gunea delako. Inguru horretatik Mape ibaia pasatzen da eta talde ekologistako partaide Erroxeli Ojinagak azaldu digunez, «ez dute eraikin horiek paisaian izan dezaketen eragina aztertu». Mape ibaia Urdaibaiko erreserban kokatuta dago, erabat. Zain Dezagun Urdaibairen ustez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduak, eta baita Udalak e...