LOMCE, atzerakada galanta!

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-16 00:07

LOE, 2006tik aurrera ezarrita dagoen hezkuntza legea da. Gobernuaren aldaketarekin, PPk, LOE ordezkatzeko, beste hezkuntza proiektu bat martxan jarri da, LOMCE. Hau Wert-en lege proiektua da, hezkuntzaren hainbat aspektu aldatuko dituena. Dagoen legearen eta ezarri nahi den legearen arteko desberdintasunak komentatu baino lehen, garrantzitsua da aipatzea aldaketa hauek ikasle eta gizartearengan eragin zuzena izango dutela.

LOE bizi iraupenerako hezkuntza “pedagogiko” bat transmititzeko sortua izan zen, Wert-en lege proiektua, aldiz, hezkuntza lan munduari zuzenduta egongo da. Ondoren, esanguratsuenak diren lege horien arteko desberdintasunak zerrendatuta daude:

LOE, 2006

Wert-en lege proiektua

Hizkuntza: gaztelaniaz irakasgai bat eman daiteke eta hizkuntza koofizialetan, beste guztia eman daiteke. Enborreko jakintza.

Gaztelaniaz 2 irakasgai eman beharko dira eta hizkuntza koofizialetan, beste bi. Jakintza espezifikoa.

Curriculuma. Hiritartasunaren asignatura martxan jarri, Europa osoan balore batzuk sortzeko, hau da, Europako hiritar guztiek kritiko aktiboa... izateko. Erlijioa aukeran izateko irakasgaia da.

Asignatura hori kendu eta gizarte baloreak eta balore kulturalak sortu (erlijioarekin zerikusia daukana).

 

Ikasgelak gehienez klasea batean 25 izan daitezke. Irakasle guztiek oposaketak atera behar dituzte ikastetxeetan lan egiteko.

 

Gela bakoitzeko ikasleen kopurua %10 igo: gutxi gorabehera 30 ikasle izatera pasatu. Gainera, irakasle atzerritarrek ez dute oposaketarik atera behar.

Ministerioak %65a jarri behar zuen.

Ministerioak %75 (bi irakasgai euskaraz).

Ikastetxe publikoetan ez dago sexu segregaziorik.

Kontzertatuek onartzen dute sexu segregazioa.

Administrazioak ikastolekin eta kontzertatuekin egiten duen tratua “concierto” du izena. Ematen dioen dirua ikastetxeei 4 urteko kontzertua da.

Kontzertua 6 urtera pasatzen da. Sare erlijiosoarentzat keinu bat da.

Ez dago probarik. Froga bakarra unibertsitatera sartzeko da, hau da, selektibitateko azterketa.

3 froga ofizial egongo dira, gainditu beharrekoak (eliminatorioak). Datuak publikoak izango lirateke.

Unibertsitatera sartzeko selektibitatea froga.

Unibertsitate bakoitzak egingo du bere froga horretan sartu ahal izateko eta hautatutako graduaren arabera horren inguruko irakasgaietan nota onetako ikasleak hautatuko dira.

Hezkuntza publikoan ez dago inolako konpetibitaterik ezta rebalidarik.

Kontzertatuetan ikasleak hautatzeko aukera izango dute. Lehiakorrak izango dira beste ikastolekiko.

Edozein irakasle izan daiteke zuzendari hauteskundeak eginda.

Zuzendari izateko formazioa zehatza behar da eta zuzendariak gerenteen papera betetzen du.

Baliabideak ikasle kopuruaren arabera.

Baliabide gehiago espezializazioan oinarritutako proiektuak egiten dituzten ikastetxeei.

Ikasleen ikaskuntzan komunitatearen eta familien parte hartzea.

Hauek alde batera uzten ditu eta agente pribatuek gaitasuna eskuratzen dute erregulaziorako.

Guzti honen hausnarketari atea zabaltzen badiogu, Euskal herrian ez inon, Wertek proposatzen duena onartu ezin dela esango nuke. Ezin dut ulertu merkatuan oinarrizen den hezkuntzarik. Tonuccik esaten duen bezala, hezkuntza haurrak haurrak izaten ikas dezaten bermatu behar du, non zoriontasuna oinarria izan behar den. Haur hauen baloreen transmizioa oso garrantzitsua da, izan ere, hori, modu batekoak edo bestekoak izatea eragiten du. Diziplina batzuei ez diegu garrantzi gehiago eman behar. Denontzako eskolak sortu behar ditugu. Prozesuak ebaluatzen ikasi behar dugu. Eta ez gaur egunerarte egiten ibili izan garena, eta etorkisun baterako proposatzen dutena. Euskal herriko eragileek adierazi eta aipatu dituzten arrazoi desberdinengatik ezin dezakegu inolaz ere plan berri hau onartu. Legeak ez du gure hizkuntza aintzat artzen, eskola baztertzailea da, kontrola bultzatzen du… Gainera diruan oinarritzen da, irabazietan eta hori pedagogikoa ez ezik beste edozer izan zitekeen.

GEAUn adierazten denaren arabera, 26. Atalean aldarrikatzen denaren arabera, hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde, arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta adiskidetasunaren alde egingo du; eta Nazio Batuen iharduna bultzatuko du, bakeak iraun dezan. Esango nuke, LOMCE lege berriak, ez duela helburu bezala giza nortasuna guztiz garatzea, izan ere, etekin ekonomikoetan oinarritzen delako.

Hemen Euskal Herrian, hezkuntza eta kurrikulum propioa sortzearen alde agertzen naiz, izan ere, gu izan behar garelako gure identitatearen sortzaile, eta inork baino hobeto gure nahiak eta gabeziak guk geuk inor baino hobeto antzematen ditugulako.


Utzi iruzkina: