Genero indarkeria

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-15 15:00

Eusko Jaurlaritzak, genero-indarkeriaren emakume biktimak EAE-n (2010), egindako txostenak esaten du, genero-indarkeria emakumeen eta gizonen artean historian izandako botere-harremanen desberdintasunaren seinale dela. Genero-indarkeria ezinbesteko mekanismo soziala da emakumeak gizonekiko mendekotasun egoeran izateko. Egunero eta sistematikoki munduko emakumeek pairatzen duten diskriminazioaren adierazpen larriena (familia, komunitatean, eskolan etab).

Egia esan, bizi garen jendarte patriarkal honek, sexuen araberako eraikuntza soziala egin eta emakume edo gizona definitzen ditu; genero bakoitzari jarrera, rol eta ezaugarri batzuk esleitzen dizkiolarik. Sexuen araberako banaketa honek botere harremanak ditu oinarrian eta estrukturalki eragiten du; ondorioz, jendartea antolatuz sinbolikoki eremu guztietan, eredu maskulinoa izanik ardatza. Aipatutakoak, jendearengan eragin zuzena du, horregatik, jarrera sexista, diskriminatzailea eta oldarkorrak erreproduzitzen dira. Modu honetan berdintasun eskubidea guztiz zapaldua dago.

Emakumeenganako, genero indarkeriaren inguruan egunero entzun dezakegu edabideetan, hala ere, hauek dira modu batean hori gauzatzea egiten dutenak. Izan ere, publizitatean jarrera matxistak uneoro agertzen dira. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria den Mariola Serranok aurkeztutako balantzearen arabera, 2011. Urtean, guztira, 1.952 emakumek jasan zituzten erasoak, batzuek behin baino gehiagotan, eta sasoi horretan 2.357 biktimizazio izan ziren guztira. Datu horien arabera, erasoen % 77 biktimaren bikotekideak edo bikotekide ohiak egin ditu. Ertzaintzak 519 ikerketa egin ditu guztira "ofizioz", biktimaren salaketarik izan gabe. Biktima izan diren emakumeen % 68,5 euskaldunak dira eta gainerako % 31,5a, atzerrian jaiotakoak. Asteburu gauetan gertatzen dira horrelako eraso gehienak, estatistiken arabera.

Modu honetan, GEAUn agertzen diren eskubideen atal ezberdinak urratzen dira, 1, 2, 3, 4, 5, 28..., berriro ere, giza eskubideen urraketaz ari gara. Nire ustez, honen bidea egiteko feminismoaren lanketa behar dugu, hori baita mundua aldatzeko ideologia/tresna bat. Tresna ezberdinak sortu behar ditugu, jendartean lantzen hasteko.

Hona hemen, gaian sakontzeko bi bideo. Interesgarriak iruditu zaizkit. Lehenengoan gorago aipatutako Mariola Serranok aurkeztutako balantzea dugu eta bestetik, bigarren bideoan indarkeria matxistaren inguruko ikuspuntu ezberdinak aurkezten dira.

https://www.youtube.com/watch?v=5WTWIU3vowg

https://www.youtube.com/watch?v=NStbU4oHzUQ

 


Utzi iruzkina: