Fracking
Ba al dakizu zertan datza fracking-a?
Zeintzuk izan daitezkeen bere ondorioak?
Nolako arazoak sorrarazten dituen?
Hona hemen internet zehar aurkitu dudan informazioa. Ondoren agertzen den informazioa, Bizkaiko Facking plataformak defendatzen du.
Ohiko petrolio eta gas hobiak pixkanaka agortzen ari dira eta hori dela eta, erregai fosilen enpresak erregai gutxiago duten eta ustiatzen zailagoak diren hobietan lan egiten ari dira gaur egun. Ez da segurtasunez ezagutzen zenbat gas egon daiteke horrelako hobietan, ezta ze gas kopurua ustiatu daiteken ere. Baina gero eta gehiago ezagutzen ari gara ez ohiko gasa ustiatzeko erabiltzen den "haustura hidraulikoa" izeneko teknologia, eta berak sortzen dituen arriskuak eta ingurugiro kalteak. Haustura hidraulikoak ez du klima aldaketaren arazoa arintzen, baizik eta klima aldatzen ari den erregai fosilen erretzea areagotzen du, eta gainera metano ihesa handiak sortzen ditu, metanoa atmosferan negutegi efektuzko gas oso indartsua izanik.
Eusko Jaurlaritzak haustura hidraulikoa edo fracking deritzon teknikaren bidez gas ez-arrunta erauzteko edota honen inguruko ikerketa-proiektuak martxan jartzeko asmoa azaldu du. Lurpetik gas naturala erauzteko teknika bat da Teknika honen erabilpenak dituen arriskuez hitz egin da asko. Frackinga edo haustura hidraulikoa presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko eta gas naturala erauzteko teknika bat da. Horretarako, bertikalean zulatu behar da erreserbak dituzten harri-formazioetara heldu arte (normalean 1.000 eta 5.000 metro artean egon ohi dira). Ondoren, horizontalean zulatzen jarraitzen dute, 1.500 eta 3.000 metro inguru.
Une horretan, harea (% 98) eta produktu kimikoak (% 2) erantsita, milioika litro ur injektatzen dute presio handian, gas naturala biltzen duen harkaitza zartatzeko. Horrela, gasa askatu eta azalera arte igotzen da hoditik, urarekin eta osagai kimikoekin batera. Leherketa horiek lurrikarak sor ditzakete.
Gasarekin eta produktu kimiko horiekin batera, urak beste substantzia batzuk ere garraia ditzake, askotan arriskutsuak, baita erradioaktiboak ere. Azalera osasunerako kaltegarriak diren metal astunak hel daitezke, merkurioa eta beruna, besteak beste. Hondakin-ur hori azalean biltzen dute, hainbat putzutan.
Fracking-a ingurugiroarentzat, zein giza osasunarentzat oso teknika arriskutsua dela uste dute bizkaino fracking ez plataforma. Izan ere, beste herrialde batzuetan izandako esperientziek, AEB-etan kasu, agerian utzi baitute teknika honek inpaktu ugari dituela uretan (akuiferoen kutsadura eta gehiegizko ustiaketa), negutegi-efektua sorrarazten duten gasen isurketa handia, eta aktibitate sismikoa areagotzea, besteak beste. Eusko Jaurlaritza, Ingurumen Inpaktu Ebaluazioa prozedura bete gabe, baimenak ematen ari dira.
Iragazgaitzek, hodiek eta hesiek huts egin dezakete; edota euriteek putzuek gainezka egitea eragin dezakete. Hori dela eta, erraza da ura isurtzea eta inguruan filtratzea.
Haustura hidraulikoa eraginez gas ugari erauzteko, beharrezkoa da hainbat putzu egitea, lursail handiak okupatuta, eta gai kimikoekin nahasitako milioika litro ur injektatzea.
Hainbat estatuk urteak daramatzate erregaiak erauzteko teknika hori erabiltzen, AEBek batez ere. Herrialde horietan, ustiatze horiek eragindako hainbat arazo aurkitu dituzte. Hala, prozesu horrek hainbat ingurumen-arazo sor ditzakeela egiaztatu dute, horien artean lurpeko uren kutsadura, kutsadura atmosferikoa, negutegi efektua sortzen duten gasen isurketa (metanoa), lurrikarak, kutsadura akustikoa, eta paisaiarako inpaktuak.
2011n, Europar Parlamentuko Ingurumeneko, Osasun Publikoko eta Elikagaien Segurtasunerako Batzordeak zabaldutako txostenaren arabera, haustura hidraulikoak "substantzia kutsatzaileak isurtzen ditu atmosferara, eta lurpeko urak kutsatzen ditu fluido eta gasen jarioengatik, hausturetarako erabiltzen dituzten likidoen isurketengatik, kontrolatu gabeko hondakin-uren husteengatik eta gas naturala askatzeko erabilitako produktu kimikoengatik (600 baino gehiago)".
Europako hainbat lurraldetan debekatu egin dute haustura hidraulikoa, Frantzian, Bulgarian, Irlandan, Errumanian, Txekiar Errepublikan edota Alemaniako hainbat estatutan, esaterako. Beste batzuetan, Austrian kasu, limite zorrotzak ezarri dituzte frackinga erabiltzeko.
https://www.ecologistasenaccion.org/IMG/pdf/triptico_fracking_euskara.pdf
Gaian sakontzeko, internet eta Bizkaiko Fracking ez! plataformaren bidez, bideo ezberdinak partekatuko ditut:
La sombra del fracking
https://www.youtube.com/watch?v=Sk6d2iDWF_4
Hasta la ultima gota
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=n0hK6J8snxU
La guerra del fracking, Argentina
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=YA6Xp1WDQq4
Fracking Hell
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=0RvSj_DI8MI
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=n7GIK5SVreQ
Gasland
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=VEaNLaSFFl8
Fracturando el yacimiento de Eagle Ford
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=j7uMiijydW8
Frackingaren kontrako bideoa!
https://www.youtube.com/watch?v=WxzdstPEV2k#t=191
Guzti hau irakurrita GEAUn agertzen den 29. atala urratsen da. Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak ere baditu, komunitatea baita bere nortasuna guztiz eta era askean garatzeko toki bakarra. Gobernuak ez du herritarren ongizatearen alde egiten, ikusi dezakegunez, guzti honek gure inguruan eragin nabarmena izan dezake, elikaduran erabat eraginez. Bestetik, inguruaren kutsatzeak gure osasunean eragina izan dezakeela islatu da. Beraz, betebeharrak betetzen ez direla esango nuke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: