Kategoria: ingurumena
Ba al dakizu zertan datza fracking-a? Zeintzuk izan daitezkeen bere ondorioak? Nolako arazoak sorrarazten dituen? Hona hemen internet zehar aurkitu dudan informazioa. Ondoren agertzen den informazioa, Bizkaiko Facking plataformak defendatzen du. Ohiko petrolio eta gas hobiak pixkanaka agortzen ari dira eta hori dela eta, erregai fosilen enpresak erregai gutxiago duten eta ustiatzen zailagoak diren hobietan lan egiten ari dira gaur egun. Ez da segurtasunez ezagutzen zenbat gas egon daiteke horrelako hobietan, ezta ze gas kopurua ustiatu daiteken ere. Baina gero eta gehiago ezagutze...
Hurrengo egunetan Irurtzunen "Ingurumen Astea" ospatuko dute, Udaleko Hirigintza eta Ingurumeneko Batzordeak antolatuta. Ekintzen artean bi nabaritu nahi ditugu: martxoaren 28a, ostirala, egingo den hitzaldia Olaztiko Cementos Portlanden agin nahi duten hondakinen errausketari buruzkoa, eta martxoaren 30a, igandea, Autopista Elektrikoaren kontrako egunarena, ekintzaren beteta dagoena. Hona hemen, eta hondoko kartelean (klikatu handiz ikusteko) ekintza guztiak (Irurtzungo Udalaren webgunean ikusi dezakezu ere egitarau osoa pdf batean): 21 de Marzo: Charla sobre alternativas eléctricas...
Gaur, AHT Gelditu! Elkarlanak salaketa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuan, Itsasondoko udalerrian dagoen Zubin Erreka inguruan, AHTren lanak zirela eta, bertako zuhaitzetan egindako neurrigabeko mozketa basatiaren inguruan. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta-ekintza burutu dugu, sarrera nagusian, sail kaltetuan jasotako adar eta zuhaitz-hondarrak utziz, baso-ondarearen kudeaketaz eta AHTren lanen ingurumen-zainketaz arduratzen diren administrazio-organoen pasibotasuna salatz...
…eta ? Ba zen behin Amazonia ibai ertzean indiar bat bere hamakan etzanda, urari begira patxada batean gizona. Tupac Arin zuen izena. Horrela dagoela gizon zuri bat hurbildu zitzaion, bere ondoan jarri eta elkar agurtu ondoren honela mintzatu zitzaion; - Zertan ari zara hor etzanda Tupac Mantso ? - Atsedena hartzen Mc Amarru jauna, goizean arrain batzuk harrapatu ditut eta familiak badu jana. - Oraindik argia da, har...
Esteketan gai honi buruz zabal diharduen orrialdera lotura agertzen bada ere, hona ekarri nahi izan dut orrian bertan txintxilikatuta dagoen aurkezpena. On egin! | View | Upload your own
Nazio batuetako toki honetan, Gure Ingurumen Aldakorraren Atlasa (Atlas of Our Changing Environment) izenekoan, azken urte hauetan naturan gertatutako aldaketak agertzen dira. Hauetako zenbaitetan gizakiaren eragina nabaria da ez beti onerako. Iberiar penintsulako link bakarra Almerian dago eta modu nabarian agertzen du nola aldatu den lurraldea nekazaritza tradizionala zegoen garaietatik, gaur eguneko plastiko azpiko nekazaritzara.
Nondik datorkigu kotsumitzen dugun argi indarra? Zentral hidroelektrikoetatik? Zentral nuklearretatik? Nondik? Oso zaila egiten zaigu hori jakitea, jasotzen ditugun faktura agirietan ez baita inongo zehaztapenik ematen horren inguruan. Kontua da elektrizitatearen kontsumoa gora doala eta, argi indarraren ekoizleek ez dituztela behar besteko neurriak hartzen ekoizpen prozesuak ahalik eta garbienak izateko. Hori dio WWF/ADENAk gai honen inguruan eginiko ikerketa batean oinarrituta.
PNUMA programaren buruari (Nazio Batuen ingurumen programa ezagunena eta sendoena) eginiko elkarrizketa duzue. Bere esanetan Lurraren suntsipenaren lekukoak gara. Ingurumenaren arazoaren aurrean hausnarketa egiteko beste perla bat duzue. On egin!
Oraingoan ere, elikadura eta ekologia uztartzen duen albiste, edo hobe esanda, kanpaina batekin nator. Gabonetako mahaietan bereziki present dagoen jaki bat dugu atentzio iturri, langostinoa. On egin!
Hona hemen elkarlanerako benetazko tresna AHT gelditu plataformakoek sortua.
Dokumentu honetan aurkitu geinke gai honen gaineko informazio interesgarria. Hausnarketarako.
Japonek hasitako baleen arrantza denboraldiarekin batera, Greenpeacek abian jarri du berea. Google Earth softwarearen bitartez gai gara baleen ibilbidea zein den jakiteko. Imajinatzen dut etengabe eguneratzen joango direla jarraipena. IKusgarria
Zubietako gainak ezagutzeko mendi irteera antolatu dugu.Prostuetxeko Joxe Luixen laguntzarekin mendi buelta egingo dugu eta inguruko baserriak, trikuharriak eta toponimia ezagutuko ditugu. Animo eta zatoz.Eguna: azaroaren 18a, igandea Ordua: 09:00 Non: Zubietako eliza parean Iraupena: 3 ordu
Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak hainbat aldiz kexatu dira udaletxean. Busturiko Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak kexu dira San Kristobalgo auzoan Mape ibaiaren ondoan sortu duten zabortegiaz. Horien arabera, hor biltzen diren hondakinak euriak errekaraino eramaten ditu, estuarioraino helduz. Zain Dezagun Urdaibai auzo elkarteko kideen esanetan, «hainbat aldiz kexatu gara udaletxean eta ez digute kasurik egiten». Zabortegia errepideko obretan lanean ari diren langileentzako gune bilakatu dute, lanak amaitu arte. Langileek obrako zabor guztiak bertan uzten dituzte. Busturiko Udalak etxeb...
Proiektuaren berregitea eskatuz, Zain Dezagun Urdaibaik salaketa bana jarri du Patronatuan eta Busturiako Udalean. Busturiako Madariaga dorretxearen ingurua urbanizatzeko proiektuaren aurkako salaketa jarri dute Zain Dezagun Urdaibai taldeko kideek. Izan ere, proiektu horretako hainbat puntu ilegaltzak jo dituzte. Zain Dezagun Urdaibaiko partaide Erroxeli Ojinagak adierazi duenez, «Busturiako Udalak eta Ingurumen Sailak onartutako proiektuak ez ditu errespetatzen Madariaga dorretxearen ingurua eta bertako ondare kulturala». Beraz, salaketak jarri ditu taldeak, bai Busturiko Udalean, eta b...