ipui berdea
…eta ?
Ba zen behin Amazonia ibai ertzean indiar bat bere hamakan etzanda, urari begira patxada batean gizona. Tupac Arin zuen izena.
Horrela dagoela gizon zuri bat hurbildu zitzaion, bere ondoan jarri eta elkar agurtu ondoren honela mintzatu zitzaion;
- Zertan ari zara hor etzanda Tupac Mantso ?
- Atsedena hartzen Mc Amarru jauna, goizean arrain batzuk harrapatu ditut eta familiak badu jana.
- Oraindik argia da, har ezazu sarea eta bota errekara, oraindik beste arrain batzuk harrapa ditzakezu eta.
- …eta ?
- Arrain horiek azokan saldu.
- ..eta?
- Diru horrekin sare berri bat erosi
- ..eta?
- Arrantza oparoago bat lortu eta diru asko irabazi
- ...eta?
- Txalupa motorduna bat erosi eta ibaitik gora eta behera egin
- ..eta?
- Arrain piloa harrapatu eta diru asko egin
- ..eta?
- Atsedena hartu
- Eta zertan ari naiz ba !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: