Inmigrazioa

gizaeskubideak 1456133278529 Giza eskubideak | 2014-04-14 15:51

 

XIX. mendetik 1970eko hamarkadara arte, beste eskualde batzuetatik iritsitako etorkinen ondorioz, biztanle kopurua etengabe hazi zen, gerra zibilaren garaian izan ezik. Handik aurrera, 80ko hamarkadako industria-krisian egindako industria-birmoldaketen eta jaiotza- eta ugalkortasun-tasen gainbeheraren eraginez EAEko demografia murriztu eta hazkunde negatiboa jasaten hasi zen. Gainera, azken urteotan, itzulerako migrazio mugimenduak gero eta ugariagoak dira, erretiroa hartutako migratzaile asko jaioterrietara itzultzen ari direlako. EINren 2007ko erroldaren arabera, Euskal autonomia Erkidegoko biztanleen % 4,6 atzerritarra da. Espainiako estatuko ehunekorik txikienetakoa da, eta batez bestekoaren (% 10en) azpitik dago. 2000. urtetik aurrera etorkinen kopurua nabari handitzen joan da. Izan ere, 1998.urtean 2.700 etorkin egotetik 2008an 25.200 baino gehiago izatera pasatu direla frogatu da ikerketa eta diagnosi bat egin ostean (Bilboko udala, EHU-UPV, 2008). Esan beharra dago EAEn denborarekin, atzerritarren egoera legala aldatzen joan dela. Izan ere, 2011an 5 atzerritarretatik 4k “paperak” zituzten eta egoitza iraunkorra dituzten atzerritarren kopurua handitzen doa. Honekin lotuta, jakinekoa da ere 2011. Urtean 53.293 atzerritar zeudela Gizarte Segurantzan izendaturik.

 

Etorkinak hona etortzen direnean hiru egoera legal pairatu ditzakete: nazionalizatuak, irregularrak eta erregularrak. Nazionalizatua, herrialde jakin batean jaiotzeagatik edo herrialde horrek ezarritako baldintzak betetzeagatik pertsona batek lortzen duen egoera legala da. Honi esker nazionalizatua, herrialde horretako eskubide zein betebehar guztiak ditu. Edozein atzerritar, Espainiar nazionalitatea lortu ahal izateko bete behar duen lehenengo baldintza atzerritar erregularra izatea izango da. Hala ere, salbuespen batzuk daude:

- Babestu politikoak: 5 urtez bizi behar izan dute Espainian.

- Latinoamerikakoak, Andorrakoak, Filipinetakoak, Ekuatore Gineakoak, Portugalekoak eta sefardiak: 2 urtez bizi behar izan dute Espainian.

- Espainiako lurraldean jaiotakoak edo espainiar batekin ezkondutakoak: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.

- Espainiatik kanpo jaio baina jatorriz espainiar izandako aita edo ama dutenak: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.

- Ondoz ondoko bi urtez Espainiako herritar edo

erakunde baten legezko babes, zaintza edo harrerapean egon direnak, baita eskaeraren unean egoera horretan jarraituz gero ere: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.

- Espainiar herritarren alargunak, ezkontidea hil zen unean legezko edo egitatezko banantzerik egon ezean: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.

 Erregularrak, Immigrante legalak erregistro ziurtagiria edo bizileku baimena egunean dituzten kanpotarrak dira. Immigrazioaren behatokiaren, poliziaren eta beste talde batzuen arabera, gaur egun (2012) espainiar estatuan 4.192.835 etorkin legal daude. Immigrante legalen artean babestu politikoak, jaioterriratuak...aurki daitezke. Pertsona batek beste herrialde batera lekualdatzerakoan, helmuga horrek ezartzen dituen dokumentazio legala betetzen ez denean. Adibidez, bi hilabetetako iraunkortasun baimenarekin datozen immigranteak, epealdi hau behin bukatzean, hemen geratzea erabakitzen dutenek, immigrante irregularrak izatera pasatzen dira.

 Irregularren egoera Espainian eta Euskadin.  Baimen aldiko egoitza eta berritze baimena: Aldiko egoitza/erresidentzia Españan 90 egun 5 urte artean egoteko baimentzen duen egoera da. 5 urte edo gutxiagoko epea baldin bada, hau luzatzeko eskaera egin daiteke baldin eta horren zergatiak ematen badituzu.

- Erresidentzia epea luzatzen bada 2 urteko periodoetan egingo da eta berriro eskatzen badu beste bi urte berrituko diote.

- Atzerritarrak baimena berritzeko asmorik badu, aurreko erresidentzia epea bukatu baino hiru hilabete arinago egin beharko du eskakizuna. Atzerritarren erresidentzia baimentzeko beharrezkoa da emigratu nahi den lurraldean aurrekaripenalik ez izatea.

 Epe luzerako egoitza baimena: Erreselentzia iraunkorra izateko, bost urte egon behar izan du aldi baterako erresidentziarekin. Gainera, behin erresidentzia iraunkorra eskuratzean bost urte igaro eta berritu beharko da. Lan egiteko baimena erresidentziarekin batera lortzen/ematen da.

 Immigranteek zer egin dezakete paperak ukatzen zaizkienean? Honen barnean, aipatzekoa da egoera hau pairatzen dituzten atzerritar askok, Espainian paperik gabe gelditzea erabakitzen dutela, euren jatorrizko herrialdeetara ez bueltatzeko. Kasu honetan, bi aukera desberdin agertzen dira:

- Adminiztrazio bailiabide bat aurkeztea eta orduan honen ebazpena itxarotea.

- Erreklamazioak egiteko epea pasa bada, aukerarik hoberena ''finkatze sozialaren'' edo ''finkatze laboralaren'' bidez txartela lortzea da.

Finkatzea lortzearen bidez erresidentzia lortu ez dutenentzat aukera egokia da. Tramite honen bidez, horietako askok paperak lortuko dituzte. Horretarako, Espainian denboraldi luzean zehar bizi behar izan dira; Honekin batera, Espainiara etortzen diren hainbat atzerritar bisa izaten dute baina bisa balioa galdu egin du. Kasu horietan ere finkatze laborala eta soziala erabiltzen dira. Finkatzea edo sustraitzea legal bezala ezer egin ez dezaketen atzerritarrentzat bideratuta dago, modu honetan, legal bezala jardutea eskaintzen zaie.

Hiru finkatze desberdin bereizten dira: Soziala, Laborala eta Familiarra. Finkatze soziala: Paperik gabeko immigrante bat Espainan bizitzen hiru urte emanez gero, Bizileku txartela eta hasierako lanbidea, bide honetatik eskatu ahal ditu. Horretarako, honako hauek betetzea ezinbestekoa da:

1- Erroldatze-orria aurkeztea (Espainian bizitzen hiru urte egon zarela frogatu ahal izateko)

2- Norbaitek immigrantea kontratatzeko interesa adieraztea, bai enpresa batek, bai familia batek...

Finkatze laborala: Honako finkatze hau ematen da immigrantea Espainan bizitzen bi urte gutxienez, eman dituenean eta gainera enpresa edo norbaiten zerbitzura modu ilegal batean lan egin dutenean. Horrelako kasuetan, Bizileku eta Lanerako baimena lortuko dute, bi baldintza hauek betetzean:

1- Erroldatze-orria aurkeztea (Espainian bizitzen bi urte egon zarela frogatu ahal izateko)

2- Immigrantea modu ilegalean lan egiten egon dela frogatzeko gai bada.

Finkatze familiarra:Kasu honetan tramitatu daiteke, gurasoetako bat, ama edo aita Espainiakoak izan zirela momentu batean, baina nazionalitatea galdu zutela. Hau da, honelako erresidentzia eta lan txartela hau lortzeko honelako ezaugarriak bete behar dira:

- Zure ama edo aita, Espainiarrak izan behar dira.

- Gurasoek nazionalitatea galdu izana iraganean.

Baina salbuespen batzuk aurki ditzakegu:

- Konfiantzazko lanak egiteko kontratatu direnean.

- Espainian bizi den atzerritar baten seme-alaba izatea.

- Produktu inportatuekin lan egiten duten atzerritarrak.

- Espainiar nazionalitateko familia izatea bere kargutan.

- Jatorri Espainiarra duten pertsonen seme-alaba edo iloba izatea.

- Beste hainbat kausengatik erresidentzia txartela jaso zuten atzerritarrek.

 

Modu honetan, EAEan bizi diren atzerritarrak egoera latzak jasan izaten dituzte. GEAUn agertzen den 13 atala ez dute eskubidetzat, izan ere, herri honetan pertsona legalak izateko berebiziko bidea egin behar da. 13. Atala zera dio: Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.  Pertsona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.

Eskubide hau ez da bermatzen. Izan ere, zailtasun asko daudelako migrazio mugimenduetan. Ez dago libre ibiltzeko aukerarik, izan ere, Marokotik kamioi baten azpian etorri diren pertsonek adibidez, ezin dira haien herrialdeetara bueltatu, ona berriro etortzeko planarekin. Oso egoera prekarioetan daude asko eta badira beraien herrialdetara bueltatu behar izan diren pertsonak. Orain dela urte batzuk legearen aldatzearekin, atzerritarren hitzean zegoen berriro etortzen diren herrira bueltatzeko erabakia. Ezin dut ulertu pertsona ilegalak identifikatzea.

Zuek zer uste duzue? Zelan ikusten duzue urratutako 13. atal hau?

 


Utzi iruzkina: