TORTURA MOTAK

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-03-03 19:41
10

Torturari buruzko blog honi hasiera emateko, pasaden aurkezpenerako sarreran agertutako informazioa funtsezkoa da, oraingo honetan,  existitzen diren tortura motak azalduko ditugulako.

Gaiari hasiera emanez, hiru tortura mota ezberdin existitzen dira: fisikoa, psikikoa eta farmakologikoa. Motak hobeto ulertzeko jomugarekin, hauekiko azalpena emateaz gain, bakoitzaren adibide bat emango dizuegu.

Tortura farmakologikotzat hurrengokoa daukagu: Tortura mota honetan medikamenduak erabiltzen dira pertsonengan mina eragiteko. Hala ere, gerta daiteke pertsona bat drogen munduan modu derrigorrezko batean barneratzea, eta hauen menpe dagoenean torturatzaileak drogak ez ematea edo soilik berak nahi duenean ematea.

Adibidez, “Las armas secretas de la CIA” liburuan agertutako kasu bat aztertuko  dugu, non Mary Morrow izeneko emakume neurologo bat panisinusitisaz kutsatzen den eta ospitale batean sartzen den. Momentu horretatik aurrera, bere bizitza guztiz aldatu zen, batik bat, Dexedrina izeneko farmakoak kontsumitzen hasi delako. Farmako horiek desnutriziora eta lorik ez izatera bideratzen zutenemakumea. Bere egoera latzaren eraginez, psikologo batengana jo zuen, bere arazoekin lagundu ahal izateko baina, psikologoak, Ziaren estalki bat zen zentro batera eraman zuen (ikerketa zentro batera), non elektroshockaren bidezko tratamendu bat ezarri zioten. Hori gutxi ez balitz, elektroshocken bidezko tratamendua emakumea lo zegoenean ere aplikatzen hasi ziren, emakumeak tratamenduaren aurka altxatzen hasia baitzen. Horretarako, zentroko medikuak, xiringa bidezko drogak ezarri zizkion Mary Morrowri. Droga horiek sekulako buruko mina izatea eragiten zioten emakumeari esnatzerakoan eta bere burmuina desegiten arituko balitz bezala sentitzen zen. Azkenean, Mary-ren ahizpa zentrora joan zen, bere ahizparen egoera salatzera. Orduan, zentroko medikuek ezetza eman arren, ahizpak bertoko langileak mehatxatu zituen. Zentroko langileek Mary Morrow guztiz drogatu zuten hurrengoko bi egunetan eta, azkenean, egon beharreko ospitalera lekualdatu zuten.

Tortura fisikoari dagokionez, torturatzaileek kalte fisikoak eragiten dizkiote torturatutako pertsonari. Horretarako, praktika fisiko batzuk eramaten dira aurrera: hezurren haustura, gorputz ebaketak, mozketak, erredurak, itotzea… Hauek historian zehar egin diren tortura mota nabarienak izan dira baina, gure gaur egungo bizitzan ere badaude. Adibide bat ematearren, Espainian tortura fisikoaren hainbat kasu erreal ematen dira, gero eta gehiago gertatzen ari direnak:

http://www.youtube.com/watch?v=19XuwyqD9PM

Azkenik, moten atal hau ixteko, tortura psikologikoa daukagu. Hitzen bidez, kalte psikologikoa edo mina, eragitean oinarritzen da. Adibidez, ahozko zapalkuntza, biktimaren familia edo lagunei buruzko informazioa manipulatzea, pertsonaren erresistentzia morala apurtzea beharrezkoak diren gauzak esanez… tortura psikologikoaren praktikarik erabilienak dira. Adibidean aipatutako praktikak hurrengoko bideoan irudikaturik ikusi ditzakegu:

http://www.youtube.com/watch?v=HCWHZtmrvwI

Oro har, hiru mota ezberdinak aztertu ostean, azkenengo biak bereiztea nahiko zaila izan ohi da, tortura fisikoa praktikatzean min psikologikoak sortzen direlako, tortura psikologikoa eraginez, hain zuzen ere. Honen adibiderik azpimarragarriena abusu sexualen bidez burututako tortura da.

Hau esan ostean, zein iruditzen zaizue tortura motarik ankerrena? guztien existentzia ezagutzen al zenuten?

Esku2deak 2 eskurentzat?

Esku2deak 2 eskurentzat? 2014-03-13 12:27 #1

Aupa Neskak!

Gure ustetan, ez dago tortura bat bestea baino ankerragorik, hirurak baitira latzak. Horretaz gain, ezin daitezke konparatu, bakoitzak bere prozesu, eragin eta ondorioak baititu.

Egia da, egun gero eta kasu gehiago ari direla argitaratzen tortura psikologiko eta fisikoen inguruan, aldiz, farmakologikoak ez ditugu hainbeste entzuten eta gure kasuan ez dugu ezagupenik.

Eskerrik asko,

Esku2deak  2 eskurentzat?.

Cristina

Cristina 2014-03-20 15:56 #2

kaixo lagunak!

Zuen blogean gehien arritu zaidana tortura motena izan da. Entzunda banuen ere, oso argi azaltzen dituzue hiru mota hauek, baina deigarriena iruditu zaidana, farmakoen bidezko tortura da, gutxien entzuten den tortura mota baita; baina hala ere, oso zaila egiten zait planteatzen dituzuen galderei erantzuna ematea, uste baitut edozein motatako tortura ankerra dela eta ez dela tortura mota bat beste bat baino gogorrago edo ahulagoa.

Azkenik,  zuen blogarengatik zoriontzen zaituztet. Oso interesgarriak iruditu zaizkit igon dituzuen sarrera guztiak.

Zuriñe Olea

Zuriñe Olea 2014-03-22 12:56 #3

Kaixo neskak!

Zuen blogaren gaia izugarri interesgarria iruditu zait baina igo dituzuen sarreretatik hau izan da gehien gustatu zaidana torturen motena. Esan beharra daukat nire ustetan ezin direla tortuta motak konparatu izan ere guztiak oso ankarrak dira eta aldi berean oso gogorrak. Gutxien entzunda daukadan tortura, tortura farmakologikoa da baina zuen azalpenarekin argi gelditu zait tortura horren egitekoa. Gainera ideia ona iruditu zait, jarri dituzuen adibideak jartzea, bertan zuen azalpenaz aparte ondo uler daiteke tortura hori.

Hau guztia esanda, berriz aipatu beharra daukat zuen bloga izugarri gustatu zaidala eta zorionak eman behar dizuedala egin duzuen lanagatik.

Ondo izan,

Zuriñe

ULuaces

ULuaces 2014-03-23 20:35 #4

Kaixo neskak, esan beharra daukat zuen sarrera asko harritu nauela eta gustatu ere. Tortura psikologikoa eta fisikoa ezagutzen nuen, baina farmakologikoa ez. Nire ustez, guztiak dira ankerrak, eta baita uste dut tortura farmakologikoa tortura fisikoari zein psikologikoari lotuta dagoela, hau da, tortura guztiak beraien artean lotuta daudela.

Esan beharra daukat orain dela urte batzuk Erdi Aroan inkisizioak erabilitako gailu batzuk ikusten ibili nintzela, eta oso krudelak iruditu zitzaizkitela. Baina ahala eta guztiz ere, nire ustez psikologikoa izango litzateke jasangaitzena, zure psikea puxkatzea jasan ahal duzun gogorrenetarikoa delako.

Bukatzeko, zuen bloga zoriondu nahiko nuke, oso lan ona egiten hari zaretelako. segi horrela.

Ondo izan.

Arantxa

Arantxa 2014-03-27 18:02 #5

Kaixo neskak!

Lehenik eta behin esatea asko gustatu zaidala sarrera hau, ez nekien ezer tortura famakologikoari buruz eta benetan interesgarria iruditu zait.

Planteatzen duzuen galdera interesgarria ikusten dut ere, askotan gure bizitzan etenaldi bat egitea munduan edota gure inguruan daukagun zerbaitetan pentsatzeko oso aberasgarria izan daiteke. Kasu honetan nik egin dut, pentsatzen ibili naiz eta egia da beste iruzkinekin ados nagoela, oso ankerrak dira hiru tortura motak. Hala ere, nire nortasuna ikusita, tortura psikologikoa dela jasangarriena pentsatzen dut.

Azkenez esatea mila aldiz planteatu naizela galdera bat;  zelan bizi ahal diren lasai eta alhadurarik gabe milaka eta milaka pertsona jakinda torturatzaile izan direla.

Berriz ere asko gustatzen zait zuen bloga, jarraitu horrela neskak!

Ester Casquero

Ester Casquero 2014-03-28 14:37 #6

Neri ere asko harritu zait sarrera hau. Cristina bezala, entzunda neukan zeozer, baina sarrera hau irakurtzen ileak tente jarri zaizkit. Niri tortura motarik txarrena psikologikoa iruditzen zait, harrigarria da zein erraza egin ahal den tortura mota hau, eta zenbat mina eman dezake. Harrigarriena da, gaur egun holako torturak egoten direla oraindik, baina ez direla ikusten. Nire ustez, tortura psikologikoarekin kontu handia izan behar da, ez delako ondo antzematen. Oso gai ona iruditu zait! Zorionak!

Beraien esku dago nire bizitza bloga

Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 16:57 #7

Beraien esku dago nire bizitza bloga

Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 16:58 #8

Beraien esku dago nire bizitza bloga

Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 18:13 #9

Beraien esku dago nire bizitza bloga.

Beraien esku dago nire bizitza bloga. 2014-05-02 17:55 #10

Mila esker  zuen ekarpenengatik sarrera honetan,  egia esanda zuen komentarioei esker, ikusi dezakegu tortura farmakologikoa ezezaguna dela hainbat pertsonentzat eta tortura mota ankerrena batzuentzat  psikologikoa dela, beste batzuentzat, berriz, ez dagoela bat bestea baino ankerragoa.

Hiru motak aztertu eta azaldu ditugu sarrera honetan eta dirudienez hauei buruzko ideia bat bazenuten, dena dela, hauei buruzko galderarik baduzue galdetu, horrela gehiago sakondu ahal izango dugu gai honetan.

Utzi iruzkina: