EZ, MUSIKA GEHIAGORIK EZ, MESEDEZ!

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-03-27 20:49
4

Goizeko zazpiak dira, iratzargailuak esnatu egiten gaitu gure abesti gogokoenarekin. Altxatu, prestatu, eta lanera goaz. Lanerako bidean, astia nahikoa daukagu gogoko ditugun beste hainbat abesti entzuteko. Lanetik atera bezain pronto, berriz ere musika jartzen diogu geure buruari, erlaxazio momentu hori izateko, gure gauzetan pentsatzeko, hausnartzeko… baina, zer irudituko litzaizueke abesti bat, gogoko izan arren, orduen eta orduan buruan, etengabe, entzungo bazenute?

Guantanamon, esate baterako, presoengandik informazioa lortzeko honako metodo hau erabiltzen dute, non aurikularren bidez, abesti bat entzutera behartzen dituzte, haien urduritasuna eragiteko eta, modu horretan, informazioa eskuratzeko.

Oro har, zigorrerako armatzat edo torturatzat erabiltzen diren abestien artean, honako hauek izan dira gehien erabili direnak Guantanamon edo beste hainbat kartzelata, ABC egunkarian 2012an argitaratu zenaren arabera:

1.       “Dirrty”, Christina Aguilera

Gaueko hamabietan, gatibuak lo geratzen ari zirenean, abesti honekin esnatzen zituzten.

http://www.youtube.com/watch?v=4Rg3sAb8Id8

2.      «Bulls On Parade», Rage Against the Machine.

Iraken, tropa Estatu Batuarraek Rage Against The Machine “Bulls On Parade” jartzen zuten euren presoengandik informazioa eskuratzeko. Musika talde Amerikar honen letrak oso errepikakorrak ziren eta, lehen aipatutako abestian, gitarra gogor entzuten zen, presoak erotasunera eramanez.

http://www.youtube.com/watch?v=3L4YrGaR8E4

3.      “I love you”, Barney y sus amigos

Barney dinosauroaren haur programaren abestia, osasun mentalean ondorio latzak ekar dezake, behin eta berriro entzuten bada.

http://www.youtube.com/watch?v=pk-QACdtJ5A

4.      “Hells Bells, Shoot to Thrill”, AC/DC.

Brian Johnsonen ahots zorrotza eta saminak, presoak erabat amorratzen ditu. Abesti hau Afganistanen erabili zen.

http://www.youtube.com/watch?v=4gDch1p4c_M

5.      “Sunny Days”, Barrio sésamo

http://www.youtube.com/watch?v=IHp_Mq0hdxo

6.      “Voodoo Child”, Jimmy Hendrix.

http://www.youtube.com/watch?v=izh73tjdIkU

7.      «Stayin' Alive», Bee Gees.

http://www.youtube.com/watch?v=I_izvAbhExY

Horrenbestez, zer irudituko litzaizueke egunen buruan musika berbera entzunaraziko balizuekete? Bidezko tortura bidea iruditzen al zaizue?rankinean agertutako abestietatik zein izango litzateke zuentzat gogaikarriena?

Markel Muñoyerro Bengoetxea

Markel Muñoyerro Bengoetxea 2014-03-30 22:59 #1

Aupa neskak!

Betidanik musika gustoko izan dut, horregatik idazten dizuet zuen Post honetan.

Ikaragarria iruditzen zait nola presoen informazioa lortzeko musika jartzen dizkioten, ez nuke inoiz espero horrelako torturarik, gainera, jarri dituzuen abesti gehienak talde famatukoak dira eta ez bakarrik musika estilo bakarrekoak, baizik eta hainbat musika mota ezberdinekoak, hala nola, heavy, rock...

Amaitzeko, zuen azken galderari erantzungo dizuet, txikitatik ACDC taldea gustatu zait, hortaz, talde honekin geratuko nintzateke.

Beraien esku dago nire bizitza!

Beraien esku dago nire bizitza! 2014-05-03 18:47 #2

Kaixo Markel!

Lehenik eta behin eskerrak eman behar dizkizugu zure ekarpenagatik, oso aberasgarriak baitira zuen iruzkinak!

Zuk esandakoari dagokionez, guztiz bat gaude zurekin, askotan, rankinean ikusi daitekeen bezalaxe, abesti famatu edo ezagunak edo gogaikarriak erabiltzen zirelako, presoak mentalki nekatzeko. adibidez, zuk aukeratutako abestiak presoak haserratzen ditu, abeslariaren ahotsagatik, baina imagina dezakezu orduen buruan  barney eta bere lagunen "maite zaitut, maite nauzu, familia zoriontsua gara" esaldia errepikatzea?Zozatzeko modukoa izango litzateke.

Maitane

Maitane 2014-05-08 18:09 #3

Hamaika ikusteko jaioak gara! Egoera honi, ederto datorkio esaldi hau. Ez nuke inoiz esango hain gustuko dudan eta hain sentsazio onak transmititzen dizkidan horrek, kaltegarria izango litzatekeenik edo norbait mintzeko erabili ahal izango zutenik.

Musika niretzat beharrezkoa da, egunero entzuten dut musika ezberdina, nagoen egoeraren arabera mota bat edo bestea jarriz, baina behin eta berriz kantu berdina entzutera behartuko banindute zoratu egingo nintzatekeela argi daukat.

Inor ez da nor, beste pertsona bat mindu eta torturatzeko. Mota askotako torturak ezagutzen ditugu eta fisikoak dira gehien harritzen gaituztenak baina tortura psikologiko honek ez du makala izan behar.

Zuen azken galderari erantzun bat ematekotan, marrazki bizidunen abestia aukeratuko nuke, gogaikarriena izango litzatekeelakoan niretzat.

Maider.S

Maider.S 2014-05-15 13:05 #4

Kaixo neskak!!

Lehenengo eta behin zorionak zuen blogagatik, oso ondo eginda dago eta aukeratu duen gaia oso interesgarria iruditzen zait, gaur egungo gizartean ematen ari da eta.

Post honi dagokionez, niretzako musika oso garrantzitsua da nire bizitzan, egunean zehar hainbat denbora emoten dut musika entzuten: goizean autobusean, gauen ... Nik musika mota desberdinak entzuten ditut eta behartuko baninduten beti abesti berdina entzutera zoratuko nintzen, horregatik tortura mota hau psikologikoki oso gogorra iruditzen zait.

Ezagutzen dugun tortura gehienak fisikoak dira baina nire ustez askotan gogorragoak dira tortura psikologikoak fisikoak baino.

Zorionak neskak oso blog interesgarria

Utzi iruzkina: