GIZA ESKUBIDEEN BILAKAERA
Giza Eskubideen sorrera historikoa, lehenengoko izakiak agertu zirenetik sortu zirela adierazi dezakegu. Honako hauek, noble edo boteretsuek burutzen zituzten jarduera abusatuak mugatzeko lege bat ez egotearen ondorioz sortu ziren. Jarduera horiek esklabo edo beste talde sozial batzuen haserrea eragiten zuten eta, ondorioz, honako hauek altxatu egin ziren pertsonen arteko tratuan berdintasuna bermatzeko.
Gaur egun, Giza Eskubideak pertsonen, gobernuen eta talde etnikoen edo erlijiosoen artean sortzen diren arazoak konpontzeko erabiltzen den tresna dira. Hori dela eta, suposatu beharko genuke giza eskubideei esker gizabanakook bizitza lasaia, segurua, duina, erosoa eta osasuntsua izan beharko genukeela baina, horrela al da?
Norbanakook eskubidea daukagu Giza Eskubide guztiak errespetatu daitezken baina, jakin badakigu badagoela gizatalde bat harreman bizkarroia daukana gainontzeko biztanleekin, hau da, haien onurarako besteei kaltea eragiten diete. Honako hauek, hainbat konpromiso hartu dituzte gure izenean eta, gaur egun ematen ari den egoeraren adibidea da, ez direla haien konpromisoak betetzen ari. Konpromiso horiek ez betetzeak gainontzeko biztanleoi bete betean eragiten digu eta, ondorioz, konpromiso horiek zeintzuk diren jakin beharra daukagu, hauek betetzen direla ziurtatzeko.
Nazioarteko komunitateak, jaso zituzten eskubide anitzen ondorioz, honako hauek bereizi eta sailkatu egin zituzten, nahiz eta sailkatzeko irizpide hori engainagarria izan daitekeen. Hona hemen, Giza Eskubideen sailkapena: lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldikoak.
Lehen belaunaldiko eskubideei dagokionez, bertan eskubide zibilak eta politikoak kokatzen dira. Ildo berean, bi ideia nagusi azpimarratzen dira, askatasun pertsonala eta gizabanakoen babesa estatuaren urraketen aurrean direnak. Lehen belaunaldi honen barnean tortura (blog honetan aztertzen ari garen Giza Eskubidea) aurki dezakegu.
Bigarren belaunaldiaren barnean, eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak sartzen dira eta ondokoa daukate oinarri: berdintasuna eta oinarrizko ondasunak, zerbitzuak eta aukera ekonomikoak eta sozialak izateko aukera bermatua.
Azkenik, hirugarren belaunaldiko eskubideak eskubide kolektiboak dira, gizartearen edo herrien eskubide kolektiboak, hain zuzen ere. Hauen oinarrizko ideia elkartasuna da. Zentzu berean, hainbat eztabaida sortu dira kategoria honen inguruan, Eskubide kolektiboak komunitateenak direlako eta, Giza Eskubideak, ordea, gizabanakoenak direlako eta gizartearen interesen gainetik daudelako.
Eskubideen gaineko sailkapena aztertu ostean, honako galdera hau planteatzen dizuegu: eskubide batzuk besteen gainetik al daude?
Herritarrok argi daukagu etxebizitza, bizitza-maila onargarria eta zentzuzko lan baldintza batzuk ezinbestekoak direla baina, politikoek, ostera, ez daukate hain argi. Honek erakusten du lehen eta bigarren belaunaldiko eskubideen arteko lehia, non politikariek hurrengoa esaten duten: lehen belaunaldiko eskubideek gobernuak jarduera batzuk ez burutzea eskatzen dute, bigarren belaunaldikoek, aldiz, esku-hartze positiboa eskatzen dute. Honako hau hobeto ulertzeko jomugarekin hurrengoko adibidea eman dezakegu, tortura oinarritzat hartuta: Giza Eskubideen 5. Artikuluan agertzen da "ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere". Hori dela eta, tortura lehen belaunaldiko eskubideen barnean sailkatu dugunez, gobernuak eskubide hau betetzeko egin behar duen gauza bakarra torturarik ez ezartzea da, politikariek diotenez. Tortura bigarren eskubideen barnean sailkatuko bagenu, ez litzateke nahikoa izango torturarik ez praktikatzea, honako hau ez emateko beharrezkoak izango liratekeen sistema eta mekanismoak martxan jarri beharko lirateke.
Horregatik guztiagatik, adierazi dezakegu, lehen belaunaldiko eskubideek enfasi gehien dutenak direla, gobernuari komeni zaiolako, besteak beste. Beraz, esan genezake tortura, lehen belaunaldiko eskubidea den lez, ez dela inoiz errotik kenduko, eskubide negatiboa delako eta, ondorioz, eskubidea betetzearekin nahikoa delako, ez da beharrezkoa hau lortzeko beste inongo jarduerarik.
Azkenik, Léopold Senghor esandako esaldi bat azpimarratu nahi dugu, honako hau mundua osatzen dugun gizabanako guztiok buruan izan beharreko ideia iruditzen zaigulako: "Giza Eskubideak gosariarekin hasten dira".
Iruzkinak
Utzi iruzkina: