Laponia
Iritsi da eguna. Bihar ateratzen gara Laponia aldera. Lehen ere izana naiz lurralde honetan. Orain dela lau urte joan nintzen lehen aldiz eta orduan sortu nuen bloga. Orduko ibiliak zortzi egun iraun zuen baina orain hiru aldiz gehiago iraungo du.
De Laponia 2008 |
Gaur Estocolmora iritsi, aireportuan edo lo egin eta bihar Falunera eta etzi Mora herrira eski probara.
Hauek dira nire taldekideak 1. astean: Josu gidaria, Maider, Imanol, Nagore eta Kike. Ondoren, 2. astean, iparraldera joango gara, Laponiako Abisko-ra. Hemen aste osoko zeharkaldia egingo dugu zama trineoetan jarri eta tiraka.
Iruzkinak
Gergoriyo 2012-02-29 11:58 #1
Aupa alberto:
Emandako hitza betekoyat!
Jarraitukoyat gelatutako lurralde hoietan uzten deken arrastoa... gustora gainera.
ONDO IBILI!
(Kandelaren bat pistuko ziet ODIN eta THOR-i)
Kalebarrengo_txikito 2012-02-29 12:22 #2
Aupa Alberto!!!! badator abenturian hasiera....bukaeria noiz??? batek jakin...

ondo ibili ta emun eurra!!!!!!!

ainhoa 2012-02-29 13:10 #3
Ibili, ibili munduan eta kontatu guri ze haize dabilen paraje hoietan! Gu bitartian etxekuak elkar zaintzen geratuko gara!
Disfrutatu, ta guk txoko honetatik segiko ditugu zuen pauso, pausaje eta pausak!
muxu bat
K2 2012-03-01 00:23 #4
fan fan bazoiaz baina oso osorik etorri bueltan

Alain 2012-03-01 09:15 #5

Aupa Alber!!

Iritsi da eguna eta abentura berri baten hasiera. Desiatzen gaude zure kronikak irakurtzeko eta argazki politak ikusteko, disfrutau gure partez.

Animo eta egurra!!

Haritz 2012-03-01 22:03 #6
Alber! Hori dok hori bizimodua! Ondo ibili eta hobeto pasau. Es demasiado aburrido seguir y seguir la huella...
K2 2012-03-02 16:54 #7
Ez dago wifirik edo edurretan blai zabizte? Zain gaude

Alber 2012-03-02 18:52 #8
Oraintxe sartu gara herriko liburutegian baina berehala ixten dute. Bihar kontatuko dizuegu. Moran gaude eta kriston giroa dago eskiatzailez josita igandeko Vasaloppet probarako

raul 2012-03-03 11:09 #9

Aupa Alberto:

Bixar sortzi elkar ikusiko gara Laponian.Bitartian Elorrixotik besarkada haundi bat bihaldu nahi deutzuet hor zauzen guztioi (Josu,Maider Imanol,Nagore eta Kike).Disfrutatu Josurekin iraupen eskiko "Mecan"giro aparta horrekin.

Laster arte.

Raul

andoni-eva 2012-03-05 19:46 #10

Ieup koadrila!!!! Goizen Vasa zuzenean ikusten aritu gea Eva eta biok. Atsalden Raulekin derbya ( aupa erreala ere!) eta gero zuen bloga!!! Egunak kontatzen ari gea hor gora juteko!!! Elur guztia urtu gabe ibili, dedio!!! Gutzako ere utzi zeozer!!

Besarkadak Euskal Herritik Suedia aldera. Eva-Andoni

Alber 2012-03-08 22:39 #11
Aupa Bizkaia eta aupa Atleti! Hemen danok primeran eta Vasa osoa eginda. Orain Umean gaudek eta bixar Kirunara. Laster arte

Utzi iruzkina: