Bardeak, salduta

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-18 00:17

Salgai zegoen, eta saldu dute!

Bardeetako tiro poligonoa bertze 20 urtean Espainiako militarren erabilerarako izanen da. Naturgune babestua da. Eta zer axola dio, bonba batzuk botatzeko baino ez da! Guantanamora doazen hegazkin horiek maniobrak egin ditzaten erabiliko da! Naturgunea eta tiro eremua guztiz bateragarriak direla dio tiro eremuko buruak.

Polonioa agertu dela? Nori interesatzen zaio hori aztertzea?



Inork erraten ez duena da Erriberako udalek 210 milioi euro jasoko dutela trukean. 22 herritik 21ek eman dute aldeko botoa, UPN eta PSNren aginduetara (nahiz kontrako iritzia azaldu izan duten batzuek zein bertzeek sarritan publikoki). Eta Olibako monastegiko 20 fraideek ere alde egin dute! Gerra santua ote?

Euskal Herria bere osotasunean hartzen ez duten komunikabideetan (Nafarroakoetan salbu, jakina), ez du inongo oihartzunik izan albisteak. Kasualitatea?

Eta nire herrian, Bardeetatik ez hurbil, ez urrun, saldukeria deitzen zaio udalen jarrera horri! Eta iruzurra! Eta lotsagabekeria!



Utzi iruzkina: