Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Urteari behar bezalako hasiera emateko Mintzakide Mendi Taldeak, igande honetan beste txango bat antolatu du Bardeetara.EGUNA: Urtarrilak 11ORDUA: 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekutik (Corralillos).


Bardeak, salduta

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-18 00:17

Salgai zegoen, eta saldu dute!Bardeetako tiro poligonoa bertze 20 urtean Espainiako militarren erabilerarako izanen da. Naturgune babestua da. Eta zer axola dio, bonba batzuk botatzeko baino ez da! Guantanamora doazen hegazkin horiek maniobrak egin ditzaten erabiliko da! Naturgunea eta tiro eremua guztiz bateragarriak direla dio tiro eremuko buruak.Polonioa agertu dela? Nori interesatzen zaio hori aztertzea?Inork erraten ez duena da Erriberako udalek 210 milioi euro jasoko dutela trukean. 22 herritik 21ek eman dute aldeko botoa, UPN eta PSNren aginduetara (nahiz kontrako iritzia azaldu izan...


Azken iruzkinak