Polietika

Jon Abrilen bloga

Gure artean izan da egunotan Abdullah Demirbas, kurdistango DTP alderdiko kidea. Aralar alderdiak gonbidatuta egon da Euskal Herrian, tartean Gasteiz eta Iruñako parlamentuetan, eta Donositako Udalean zein Arabako Foru Aldundian.  egin ditugu egunotan Euskal Herrian. Atzo berean, Iruñan izan ginen, bere hitzaldia aditzen.Izugarria da herri kurduak bizi duen egoera. Eta ez da makala Demirbasek berak herri kurduaren defentsan egindako lanagatik pairatzen ari dena. Diyarbakirreko alkatea da. Tira, alkatea zen. Inhabilitatu egin zuen Turkiako Gobernuak, bere hiriko gida turistikoa kurduera...


Obama lehendakari

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-05 00:08

Hilabeteak eman ditut blog hau abandonatuta. Egunerokoak erabat irentsita, ez diot arretarik jarri. Bigarren saiakera bat eginen dut, ia aurrerantzean zintzoago aritzen naizen. Laster, gainera, aterpe berrian agertuko naiz.AEBetako hauteskunde eguna da. Ordu honetan, oraindik, kolegio gehienak zabalik daude. Gaur berean jarri dute orain egun batzuk niri grabatutako elkarrizketa motza Radio Euskadikoek, AEBetako hauteskundeez. Obama edo McCain? BAdirudi ezkerrekoek, halabeharrez, Obama erran behar dugula. Nik ordea, bertzelako erantzun bat eman nahi izan dut. Ez bata, ez bertzea.Egia da, auk...


Andoaindik bueltan

1
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-02-20 14:39

Andoainen izan gara, Egunkariaren itxieraren 5. urteurrena dela eta egin den ekitaldian. Lagun zaharrak, ezagun franko eta samina gogora ekarria.Egunkariako ohiko kolaboratzailea nintzen sasoi hartan. Txinatik etorri berri-berria nintzen, eta makina bat erreportaia prestatzen ari nintzen bertan argitaratzeko. Etxean gosaltzen ari nintzela jaso nuen albistea. Ezin nuen sinetsi. Malkoei ezin eutsi ibili nintzen. Goiz hura, eta makina bat bider hurrengo egunetan ere. Halako injustiziarik! Entzutegi Nazionaletik pasatua nintzela hilabete guti batzuk ziren, eta oroimenak bata bertzearekin nahast...


Beti gustatu izan zait bidaiatzea. Munduko edozein tokitara eginen nuke bidaia. Zorroa bizkarren hartu, eta bertako jendea eta kultura ezagutzea gustatu izan zait. Aspaldian, baina, ezin dut bidaia luzeegirik egin.Asteburu honetan enbidia izugarria eman didate Pristinako irudiek. Bertan egon nahi nuke, independentzia aldarrikatzen. Eta bidenabar, lezioa ikasten.Europa zaharreko mapa aunitz aldatzen ari da azken urteotan. Hurrengoa Euskal Herria izatea espero dut. Badakit PP eta PSOE erran eta erran ari direla gureak ez duela zerikusirik Kosovorekin. Hori aspaldi bagenekien. Jakina da. Baina...


Lanerako eskubidea

6
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-02-14 11:10

Lanerako eskubidea ezbaian dago gaur. Greba deituta dago gaurko. Zilegia guztiz greba egitea. Langileen eskubidea. Baina grebarekin bat ez egitea ere eskubidea da. Asteartean agertu genuen gure iritzia grebaren inguruan. Lanera etorri naiz grebarekin bat egin ez dudalako. Egoera latza, lazgarria da. Baina erantzuna ezin da izan alde bakarrekoa, batzuek nahi duten moduan eta baldintzetan egina. Erantzunak anitza behar du, ahalik eta zabalena. Indarrak pilatuz egin behar dira horrelakoak. Bestelakoan, greba beraren zentzua galtzen da, eta sindikalki duen eragina balioetsi. Lanera etorri gara ...


Basakeria

3
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-01-07 23:37

Gaur ez naiz politikaren gauza ederretaz ariko. Baina derrigorrean, hitz egin beharrean nago.Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu zituzten atzo. Lesakarrak biak, ongi ezagutzen ditut. Bereziki Igor, elkarrekin lanean arituak baikinen, gizarte langile bera, ardura politikoetan ni.Torturen ondorioz eraman dute erietxera goizaldean. Eta oilo-larrua gelditu zait jakin dudanean. Ankerkeria. Basakeria. Gisako sinonimoak bata bertzearen gibeletik pilatu zaizkit.Giza eskubideen urraketa latza. Latzegia. Inoiz bukatuko al da torturarekin? Nazioarteko makina bat erakundek salatu izan du tortura oh...


Urte bat

jonabril 1456149198743 Polietika | 2007-12-31 18:30

Urtea bukatzearekin gibelera begiratzeko parada hartu ohi dugu. Urte berezia izan da niretzat. Politikan lehendik banenbilen arren -herrian zinegotzi lehenbizi, eta Aralarko zuzendaritzan gero-, 2006ko abenduaz geroztik alderdiaren koordinatzaile-orde izateko ardura hartu nuen. Orain urte bat. Balantzea egiteko tenorea, hortaz.Eguberrietan ohikoak diren mezuez haratago, Barajasko atentatuaren balorazioarekin estreinatu behar izan nuen. Patxi -Zabaleta, noski- eta biok atera ginen Iruñan prentsaren aitzinean. Berde, hagitz berde nengoen artean. Ez nuen nire burua goi-mailako politikagintzan ...


Bildu

2
jonabril 1456149198743 Polietika | 2007-11-30 12:22

Herri honek bere buruaz bertze egin aitzin, bere etorkizuna erabakitzeko aukera behar du. Helburua izan daiteke batzuentzat. Niretzat, tresna baino ez da. Erabakitzeko eskubidea herria egiteko, eraikitzeko urratsa da. Ez muga.Baina behin eta berriz ikusten ari gara erabakitzeko eskubidearen aitortza inork ez digula oparituko. Guk lortu beharko dugu. Nahiz, berez, guri dagokigun. Baina hau bere izerdiaz soldata irabazten duen langilearen kontua da. Bere izerdi tantek ez dute 1.000 euro balio. Ugazabarenak, aldiz, bai.Eta horretarako eraginkorrak izan behar dugu. Zertarako gara ezkerrekoak ba...


Hala zioen kantu ezagunak! Eta praktikan ere hala ageri da. Bai, bederen, nire inguruan. Iratzarri, Aralarko gaztedia, asteburuan “kontzentratuta” ibili da Gasteizen. Aurpegiengatik larunbat gaua luzea zela suma zitekeen. Baina, halere, lan franko eginak ziren, eta ongi merezitako parranda ere bai!Fresko eta indartsu dabiltza. Lau talde aktibatu dituzte, Euskal Herriko taldeak koordinatzen ari dira... eta aipagarriena egin zitzaidan euren arteko harreman ona eta giro ezin hobea. Gazteago nintzenean horrelakoetan parte hartua naiz (euskararen munduan), eta ilusioa, ikasteko grina, mundua ald...


Odol beroa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2007-11-16 15:39

Mutiko ona eta lasaia da. Gogoetarako joera duena. Gauzak arrazoitzen badakiena, eta bertzeen larrutan sartzen dakiena, edo gutienez, saiatu saiatzen dena. Bitxia egiten zait, baina, politikak aunitz erakarrita ere -eta politikan eragiten iaioa da gero!- ez diola politikak bere onetik ateratzen. Badaki eztabaida pausatua mantentzen politikaz ari denean (ezin dezaket beti gauza bera erran nik). Eta horren kontura aipamena egin zidan joan zen astean, politikaz eztabaidan berotu egiten naizela. Lehengo astean irratian izan nintzen tertulian. Eta onartuko dut, batzuetan sutu egiten naiz. Alderd...