Pristinan egon nahi nuke
Beti gustatu izan zait bidaiatzea. Munduko edozein tokitara eginen nuke bidaia. Zorroa bizkarren hartu, eta bertako jendea eta kultura ezagutzea gustatu izan zait. Aspaldian, baina, ezin dut bidaia luzeegirik egin.
Asteburu honetan enbidia izugarria eman didate Pristinako irudiek. Bertan egon nahi nuke, independentzia aldarrikatzen. Eta bidenabar, lezioa ikasten.
Europa zaharreko mapa aunitz aldatzen ari da azken urteotan. Hurrengoa Euskal Herria izatea espero dut. Badakit PP eta PSOE erran eta erran ari direla gureak ez duela zerikusirik Kosovorekin. Hori aspaldi bagenekien. Jakina da.
Baina Espainiako ultranazionalismoak aitortzen ez duena da Euskal Herrian, Kosovon bezala, moldatu gabeko gatazka politikoa dagoela. Eta Kosovon gatazka gainditzeko bidea hartu dutela, herritarren borondatea betetzetik. Eta hor dagoela benetako diferentzia Kosovorekiko, euskal herritarrek ezin dugula gure etorkizuna erabaki, ezin dugula independentzia defenditu. Espainiak Serbiaren papera jokatzen duelako.
Pristinako karriketan bizitakoa bizi nahi dut nire larruan, Euskal Herrian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: