Kategoria: kosovo
Beti gustatu izan zait bidaiatzea. Munduko edozein tokitara eginen nuke bidaia. Zorroa bizkarren hartu, eta bertako jendea eta kultura ezagutzea gustatu izan zait. Aspaldian, baina, ezin dut bidaia luzeegirik egin.Asteburu honetan enbidia izugarria eman didate Pristinako irudiek. Bertan egon nahi nuke, independentzia aldarrikatzen. Eta bidenabar, lezioa ikasten.Europa zaharreko mapa aunitz aldatzen ari da azken urteotan. Hurrengoa Euskal Herria izatea espero dut. Badakit PP eta PSOE erran eta erran ari direla gureak ez duela zerikusirik Kosovorekin. Hori aspaldi bagenekien. Jakina da. Baina...