Lanerako eskubidea
Lanerako eskubidea ezbaian dago gaur. Greba deituta dago gaurko. Zilegia guztiz greba egitea. Langileen eskubidea. Baina grebarekin bat ez egitea ere eskubidea da. Asteartean agertu genuen gure iritzia grebaren inguruan. Lanera etorri naiz grebarekin bat egin ez dudalako. Egoera latza, lazgarria da. Baina erantzuna ezin da izan alde bakarrekoa, batzuek nahi duten moduan eta baldintzetan egina. Erantzunak anitza behar du, ahalik eta zabalena. Indarrak pilatuz egin behar dira horrelakoak. Bestelakoan, greba beraren zentzua galtzen da, eta sindikalki duen eragina balioetsi.
Lanera etorri gara goizean. Inguruko komertzio gehiena itxiarazi dute. Batzuek nahita, gehienek mehatxuen beldur. Donostiako egoitzako pertsiana silikonaz itxi digute, eta ia bi orduz barrura ezin sartuz ibili gara. Bitartean, piketeen irainak eta oihuak entzun behar izan ditugu. Ez da atsegina, eta oraindik egunean zehar pairatu beharko ditugu gehiago.
Lanerako dudan eskubidea aitortu diezadaten nahi dut. Eurek grebarako duten bera.
Iruzkinak
Iñaki 2008-02-14 11:36 #1
Egon, Jon, errespetu horren zain, eta aspertu egingo zara. Zurekin ados egonik ere, gauza bat komentatu nahi dizut: Zergatik ez du Aralarrek ezer antolatu oraingo egoera salatzeko? Gutxi batzuk izanik ere, bidea eman behar zaio egoera salatu nahi duen alde horri, bestela borrokarako edo salaketarako biderik gabe gelditzen gara.
Nire ustez, Aralarrek bide propio bat bultzatu beharko luke ETAren ekintzen kontra jarduteko, PP eta PSEren ondoan egon gabe, haiek egoera hau baliatzen baitute haien probetxurako, ez dira errugabeak, ezin haien ondoan gustura sentitu; eta bide propioa bultzatu beharko luke Estatuaren zapalkuntzaren aurrean, ETAri arnasa eman eta gainerako guztiak errudun egiten gaituztenen ondoan ere ezin baikara gustura sentitu.
Noizko bide hori, Jon?
Marti(n) 2008-02-14 13:45 #2
Aupa Jon. Ados nago esaten duzunarekin baina....

Nik greba egin dut gaur. Greba egitea erabaki dut "normalegi" bihurtzen ari delako herri honetan aukera politikoak ilegalizatzea, "ohitzen" ari gara eta ez da ezer pasatzen.
Hala ere, ados, nik greba egitea erabaki dudan moduan, beste batzuek ez egitea erabaki duzue eta zilegi iruditzen zait, nik ez dut horren kontrakorik esango (zalantzak izan ditut neuk ere greba egin edo ez egin erabakitzerakoan).
Baina... erantzun anitzetaz idatzi duzu eta nik ez dut horrelakorik ikusten. Grebara irteteari beste alternatibarik ikusi banio, ziur egon zaitez aztertuko nukeela (ez baitzaizkit aldebakarreko grebak eraginkorrak iruditzen), baina ez dago alternatibarik (ez anitzik eta ez aldebakarrekorik), beste alderdiek ez dutelako alternatibarik proposatu.
Herri honetan politikeria alderdikoiak nagusitzen jarraitzen duen artean alderdietatik aniztasun eskariak entzuteak pena ematen dit, pena itzela.
Eta bitartean, denak berdin jarraituko du.

Josu 2008-02-14 14:33 #3
Guztiz ados. Baina ez dut uste horiek zure lan egiteko eskubidea aitortuko dutenik. Espertoak dira beraienak diren eskubideak soilik onartzen.

Josu2 2008-02-14 15:24 #4
Ni ere ados Jon, baina iruditzen zait bide propioa jorratzen hasi beharko zenuketela eta era berean, diskurtso propioago bat garatu .

Alderdien ilegalizazioen aurrean eta estatuen erasoen aurrean bestelako borroka-moldeak daudela esateaz gai praktikan jartzen, demostratuz posible dela beste modu batera jokatuta egoera eraldatzea.

Badakit errazagoa dela esatea egitea baino, baina hor ekarpen handia egin dezakezue, egoerari aurrea hartuz, eta ez itxaron besteek zer egiten duten.

Sugoi 2008-03-07 14:05 #5
Iritzia eman bai, baina badirudi komentarioak erantzutea gehiago kostatzen dela eh.. Eskubidea, hori da egun bizi dugun garaian hitz majikoa, eskubidea. Baina norbaitek eztakit zenbat urtetan eskubideak zapalduak izan dituenean, zuk uste benetan 'eskubide' oro errespetatuko duela? Zuk uste demokraziaz hitz egitea pertsona horiei zentzurik duela? Ez du balio esatea lapurtzea gaizki dagoela, zure egoerak hori eskatzen badu, lapurtuko duzu, eta aberats batek ez dauka 'eskubiderik' zuri lapur deitzeko. Ez ditzagun baloreak unibertsalizatu, are gehiago, jar ditzagun lehentasunak eskubide horien artean.

Aspertuta nago jada jende guztia zuzentasun politikoan murgildua ikusteaz. Horrek ez du ezertarako balio. Hau kondenatzen dut, honekin elkartasuna adierazten dut... apaizak bagina bezala ibili behar al dugu? Adierazpen gutxiago eta ekintza gehiago, kondena gutxiago eta alternatiba gehiago, elkartasun gutxiago eta desobedientzia gehiago. Beti existitu izan da desobedientzia zibila, eta ez da inor eskandalizatu, mesedez. Zer gara ba, monjak? Zer itzuli behar dugu, hamar mandamentu eta zazpi bekatu kapitalen mende bizitzera?

Esnatu, hori da egin behar duguna, DENOK!!! Aktibatu, mugitu... Joder, benetan ikaragarria da 200.000 pertsonari hitza kentzea eta kalean normalidade osoan egotea. Zer gertatu zen Frantzian Sarkozyk ataratako lanaren inguruko legearekin? Hemen 'kale borroka' deitzen duguna, hori gertatu zen, eta hara, lortu zuten zerbait. Beti ez dute balio ezarritako arauek... zergatik? Arau horiek aurkakoak ezartzen dituelako. Quien hizo la ley hizo la trampa, eta hori ez da ezer berria.

Ez dute balio joku bikoitzek. Ilegalizazioaren aurka gaude baina bat egiten dugu Estatuaren eta EAE-ko poliziarekin euren terrorismoaren aurkako borrokan. Zer da hori baina, txantxa bat? Euren legearekin ados ez bazaudete, zergaitik defendatu lege hori betearazten duten organismoak? Agian ni tonta xamarra naiz, baina ez dut ulertzen, sentitzen dut.

Egia esan, ezer ez dut ulertzen. Ez dut bizi dugun egoera ulertzen, eta ez dut ulertzen nolatan egoera honetan euskal alderdi guztiak normalidade osoz iruzurra barnean duten hauteskunde batzuetan parte hartzea. Hor al da elkartasuna? Hori al da Espiniak hartutako erabakiak salatzeko modua? Ba zorionak, salaketa bikaina.

Lanerako eskubidea aldarrikatzen ibiltzea, iruzur batean parte hartzera zoazenean... ez dakit, pixkat hipokrita ez ote da? Agian erratuta nago, finean, eskubideen unibertsaltasunaren inguruan hitz egiteaz aspertua dagoen eta boto eskubiderik gabe gelditu den pertsona bat baino ez naiz. Zenbaki hutsa 200.000 horien artean.

En fin. Zure erantzuna espero dut. Benetan, espero dut.

Sugoi 2008-03-07 14:10 #6
Barkatu. Lapurretarena argiago gera dadin:

Ume batek dendari bati ogi bat lapurtzen badio, gose delako, zeinek izango du ausardia horri lapur deitzeko? Zeinek izango du ausardia dendariak daukan jabetzaren eskubidea aldarrikatzeko? Ahhhh.

Eta ez zait balio esatea, bueno, lortu behar dena da ume horrek goserik ez pasatzea, bai jauna, ados, baina bitartean zer? Jan ditzala lurreko zizareak ala? Hori ba!

Utzi iruzkina: