Astakeria politikoa eta judiziala. Giza Eskubideen urraketa betea. Biltzeko eskubidea delitutzat hartzea izenik gabeko astakeria da. Batasunak ordezkatzen duen espazio politikoa, ideologia, kartzelarekin isilarazi nahi izatea da delitua. Alderdien Legea bertan behera utzi behar da, berehala. Atxilotuak askatu. Espainiako agintariek, bertze behin, erakutsi dute heldutasun falta. Euskal Herriaren etorkizuna, bake bidea eta normalizazio politikoa indar politiko guztien artean osatu behar da, baita Batasunarekin ere, ezinbertzean. Bide politiko hutsen aldeko apustua inoiz baino beharrezkoagoa d...
Gasteizko legebiltzarrean izan nintzen ortziralean, Ibarretxeren mintzaldi luzea –luzeegia- entzuten. Kontsultarena izan zen mediatikoki oihartzun gehien lortu zuena, eta ez da harritzekoa! Hautsak harrotu ditu han-hemen. Ñabardurak ñabardura, baina, ausarta iruditu zitzaidan Ibarretxe. Zehaztasun handiz aritu zen. Apustua serioa dela utzi zuen agerian. Hain serioa, Madrilen berehala oldartu zaizkiola.Ikaragarria iruditu zait erantzuna. Eta tamalgarriena da etxe barruan ere hasi zaizkiola gisako erantzunekin. Ikusteke dago zein bide hartuko duen honek guztiak, eta Ibarretxeren aurka zein ne...
Ezaguna da egungo gizarteetan irudiak hartu duen indarra. Hitzak bezainbertze, edo gehiago, maiz. Ikusi bertzerik ez dago, azkeneko urteotan Euskal Herrian adierazpen askatasunaren eta informazio eskubidearen inguruan izan diren salaketa nagusienak –komunikabideen itxieratik haratago- irudiarekin lotutakoak izan dira.Ez gaitu harritzen, tamalez, Espainiako Entzutegi Nazionalak kazetari eta irudigile/irudi hartzaileen aurka, behin eta berriz, hartzen dituen neurri eta zigor eskaerak.Azkena, Deiako Jose Antonio Rodriguez eta Javier Ripa, eta Nicola Lococo idazlearen kontrakoa. Doala, aurretik...
Aitzineko urteetan baino tentsio gutiago sumatu nuen Hondarribiko karriketan joan zen larunbatean. Azken asteetan duintasun oro ezabatzeko asmoz paratzen zuten plastiko beltza kentzeko eskaria egin genuen makina bat eragilek. Plastiko beltzik ezean, horia nagusitu zen Hondarribiko karrika nagusian. Gizon eta emakumeek bizitzako arlo guztietan –baita besta giroan ere- eskubide berak ditugula onartzen ez duten horiek Disneyko karetekin atera ziren karrikara. Azken urteotako ikuskizun penagarrian aurrerapauso ttikia da plastiko beltza eraitsi izana. Oraindik, baina, bide luzea dago egiteke nor...
Joan zen urtean Hondarribitik bueltan Erraondo aldizkarirako idatzi nituen lerroak berreskuratzea erabaki dut. Gaurkotasun ber-bera dute, urtebete beranduago. Ordutik hona ñabardura ttiki bat baino ez dago: “Zuekin inoiz ez” leloa “Zuekin iñoiz ez” leloagatik aldatu dutela!Zuekin inoiz ez“Zuekin inoiz ez”. “Ez gara zuek ikustera etorri”. Gisa bereko pankartekin hartu zituzten ehundaka hondarribitarrek euren bizilagunak, herritarrak. Horiekin eta plastiko beltzekin egindako metrotako hesiekin. Lotsagarria. Deitoragarria, guziz. Baztertzailea. Baztertzeko modukoa. Hondarribiko eta Irung...
Euskaldunon Egunkarian hasi berria nintzen, azken orrirako kronikak idazten. Bilboko ExpoVacaciones erakusketara joan nintzen, Andoaindik hala eskatuta. Kazetari gehienek inaugurazio ofiziala jarraitu behar zutenez, artalde moduan zebiltzan, harat-honat. Nirea, aldiz, bertzelako kronika zen. Kazetari mordo harekin egin nuen topo halako batean. Orduko Turismo Kontseilaria zen han erakusketa inauguratzen. Bere presentzia baino, bere itxura berria izan zen notizi egun hartan. Ilehoriz tindatuta agertu zen lehenbizikoz jendaurrean. Hura zen argazkilarien pagotxa! Minutu guti batzuk geroago, arg...
Politikan ez da ezer politikan zioen udako kantu horietako batek. Gure Euskal Herri honetan politikak zipriztintzen ditu bazter denak. Maiz, nekatzeraino. Baina politika egiteko modu aunitz dagoela sinistuta, eta batez ere, bertze modu bat dagoela sinistuta bagaude hainbertze gizon eta emakume. Herri honi, Euskal Herriari, gure ekarpena egin asmotan, ezkerretik eraiki nahi dugun Euskal Herri honi, egunero lotzen gatzaizkio.Eta politikan gauza polit franko gertatzen dela sinisten dudalako nago nagoen tokian. Politikan eragiteko. Herria berritzeko, biziberritzeko.Blog honen asmoa ez da aparte...
Politikaren alderdi konstruktiboan paratuko dut begirada nire blogean. Politikak dituen gauza ederretan. Politika eta etikaren uztarketan. Politikan bada ezer politikan errateraino. Jon Abril naiz, 33 urteko beratarra. Kazetaritzan eta kultur dinamizazioan aritu ondotik, Aralar alderdiko koordinatzaileordea naiz egun.