Astakeria
Astakeria politikoa eta judiziala. Giza Eskubideen urraketa betea. Biltzeko eskubidea delitutzat hartzea izenik gabeko astakeria da. Batasunak ordezkatzen duen espazio politikoa, ideologia, kartzelarekin isilarazi nahi izatea da delitua. Alderdien Legea bertan behera utzi behar da, berehala. Atxilotuak askatu. Espainiako agintariek, bertze behin, erakutsi dute heldutasun falta. Euskal Herriaren etorkizuna, bake bidea eta normalizazio politikoa indar politiko guztien artean osatu behar da, baita Batasunarekin ere, ezinbertzean. Bide politiko hutsen aldeko apustua inoiz baino beharrezkoagoa da. Eta bide horretarako, atxilotuak berehala askatzea guztiz lagungarri.
Iruzkinak
Marijo 2007-10-10 21:05 #1
Ari nintzen oraintxe zeuk sarreran diozuna atzera irakurtzen: "Politikaren alderdi konstruktiboan paratuko dut begirada nire blogean. Politikak dituen gauza ederretan"… Hark zioen moduan, "ez dira bada sasoi onak lirikan aritzeko".<br />
Utzi iruzkina: