Polietika

Jon Abrilen bloga

Gehiago ez!

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-19 23:04

Datorren asteartean emakumeen kontrako bortizkeriaren eguna izanen da. Baina gaur ere hala behar du, eta atzo, bihar... egunero. Gaur berean egunkariak hartuz gero, topatuko duzu titularrik atxilotu dutela inor bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Urrutira gabe, Berrian ikusi dut asteon hiru gizon atxilotu dituztela Nafarroan, 45, 25 eta 18 urtekoak. Biolentzia matxista errotik bukatzea zaila dela ezin izanen dugu ukatu, baina egunero saiatu behar dugu, emakumeak gizarteko arlo guztietan bisibilizatuz, inolako matxismo jarrera edo ikurrik ez onartuz. Hain konplikatua al da gizon zein em...


Besarkada

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-18 22:31

" title="">Endarlatsako zubi berriaren egitura lotu dute gaur, agintarien aitzinean. Bidasoa aldeko herritarrontzat erranahi berezikoa da gaurko eguna. Aspaldidanik ari ginen errepidea hobetzeko beharra aldarrikatzen. Traba handiak sortzen dizkigute lanok, baina bideko segurtasunerako hobebeharrez izatea espero dut.Baina gaurko argazkia, ingeneritza lan ikusgarritik haratago, Miguel Sanz eta Juan Jose Ibarretxeren artekoa izan da. Ez da besarkadarik izan, baina eskuak estutu dituzte, eta umore onean jardun omen dira.Lanen zuzendariak erran du zubiari Endarlatsako besarkada izena eman dio...


Nafarroako Gobernuko euskara eta kultura arloko aurrekontuak izan ditut egunotan eskuartean. Eskandalua. %25etik goitiko jaitsiera izanen du Euskarabideak, %21 ingurukoa kulturak.Nafarroako Antzerki Eskolari 60.000 euro jaitsiko diote kopurua; 20.000 (dena, alegia) Bertsozale Elkarteari; 291.000 euskarazko komunikabideei (aurten banatu ez dituzten 300.000 euroak 9.000n utziko dituzte!), 325.000 gutiago abian jarri ez den antzerki sarerako, 110.000 gutiago helduen euskalduntze-alfabetatzearentzat, zituen 60.100 euroak kendu dizkiote Eusko Ikaskuntzari; 200.000 euro gutiago udalei euskararen ...


Kointzidentziak

2
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-12 21:22

Astelehenean iragarri zuen EAk bakarrik joanen dela hurrengo Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Guztiz zilegia da hori, eta EAri baino ez dagokio erabaki hori hartzea. Asmatu duen edo ez, hauteslegoak erranen du udaberrian. Halere, zalantzak ditut erabakia hartzeko unearekin. Akaso, hauteskunde hauek baino, errazagoak lituzke bertze batzuk.Edonola ere, atentzioa eman dit gaur Euskal Herrian eman diren bi prentsaurrekotan mezua hagitz kointzidentea izan dela. EAk eman du bata, bertze ezker abertzaleak, bertzea."Gatazkaren konponbidearen bidean burujabetzaren aldeko mugimendu erraldoia" eratu...


Migueliko badoa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-11 16:28

Nafar guztion presidentea badoa. Hala erran du gaur, berriz ere. Legegintzaldi bukaera arte esperatu beharko dugu, baina ba omen doa. Hau ere, gehiegitan ari zaigu badoala eta badoala. Ia ez den jendea erreguka has dakion.Ez dut txanpainik aterako, erretiroa ez delako berehalakoa, are gutiago merkea, eta batez ere, bere ordez paratuko digutena ez delako hobea izanen! Lastima. Zeinen denbora guti irauten duten albiste onek!


Agur Ernest

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-10 12:17

Agur Ernest, agur. Ortziralean hil zen, bat-batean, Ernest Alkat bertsolaria. Aspaldi ezagutu nuen. 1993an epaile lanetan hasi nintzen Nafarroako Txapelketan, eta kantuan aritzen zen orduan txapelketetan. Umorerik ez zitzaion falta. Nafarroako txapela ere jantzia zuen. Orain ia ikusten ez den molde horretako bertsolaria izan zen. Iparraldean bertsolaritza eta euskara zabaltzeko zenbat lan egindakoa den. Semeak hartu dio lekukoa tauletan, Iparraldeko txapelketan parte hartu baitu Xanek. Larunbatean Donibane Lohitzunen, txapelketako finalean, izanen da Ernest gogora ekartzeko tarterik.Agur Er...


La Cinquera El Salvadorreko mendialdeko herri ttiki-ttiki bat da. Bertako herritarrek bultzatutako elkarte bateko kidea, René, gure artean izan zen lehengo egunean, euren proiektua aurkezten. El Salvadorreko gerra ostean, bizi berri bati ekin behar izan zioten La Cinqueran, gainerako herrietan bezala. Ez da erraza izaten ari, baina hartu duten bidea guztiz interesgarria da. Oihana da duten ondare ia bakarra, eta hura berreskuratzen eman dituzte azken hamabortz urteak. Orain, egindako lana etorkizunerako bermatze aldera, oihaneko lurrak erosi nahi dituzte, herriarentzat izan daitezen. Eta oi...


Gernikan izan naiz gaur. Lokarrik Kontsulta deitua zuen bertako herritarrentzat, eta babesa ematera joan naiz. Bozka emateko lau kolegio zabaldu dituzte, txukun, hagitz ongi antolatua. Ia 300 lagun antolaketa lanetan, ekimen honen aldeko lan eskergan, Euskal Herri osotik joandakoak: publizitatea banatzen, herritarrak informatzen, mahaietan...Kanpotik joandakoentzat hautestontziak ere paratuak zituzten, eta baita internet bidez bozkatzeko aukera. Horrela egin dut nik, antzineko egunetan. Gaurkoa sinbolikoa izan dela? Bai. Baina urrats bat gehiago. Erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko ...


Nafarroako euskararen egoerak hain poz guti ematen digun honetan, Euskalerria Irratia bezalako proiektu independente eta libre batek 20 urte betetzea pozteko modukoa da. Ez da izanen jaso dituen laguntzengatik, ez ekonomikoak, ez teknikoak! Eta datorren urtean ere, ez du Nafarroako Gobernutik laguntza haundirik izanen. Euskarabideak -izen ponpoxoa paratu zioten, izanik gabea, ordea- komunikabideak itotzeko bidea hartu du, eta 9.000 euro baino ez ditu bideratuko heldu den urtean komunikabideentzat, eta %25 gutiago euskararentzat, oro har, lehendik miserableak ziren aurrekontuetan!Baina gaur ...


Zergatik ote Garzonek ukitzen duen guztiak ez duela amaiera onik?Memoria Historikoaren legeari erantzunez, Espainiako gerrako desagertuak ikertu eta hilobiak irekitzeko erabakia hartu zuen Garzon epaileak. Entzutegi Nazionalak, baina, debekua ezarri dio. Berrian irakurri berri du.Oinazea berriz ere, egia jakiteko eskubidean eta beharrean diren milaka familientzat.Nire amatxiren anaia bat dago desagertuen zerrenda luzean. Haren berririk ez. Bartzelonan desagertu omen zen. Baina ez dugu albiste gehiago. Egia jakitea bertzerik ez dugu nahi, non erail zuten, non lurperatu zuten. Hainbertze eska...