Gehiago ez!
Datorren asteartean emakumeen kontrako bortizkeriaren eguna izanen da. Baina gaur ere hala behar du, eta atzo, bihar... egunero. Gaur berean egunkariak hartuz gero, topatuko duzu titularrik atxilotu dutela inor bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Urrutira gabe, Berrian ikusi dut asteon hiru gizon atxilotu dituztela Nafarroan, 45, 25 eta 18 urtekoak.
Biolentzia matxista errotik bukatzea zaila dela ezin izanen dugu ukatu, baina egunero saiatu behar dugu, emakumeak gizarteko arlo guztietan bisibilizatuz, inolako matxismo jarrera edo ikurrik ez onartuz. Hain konplikatua al da gizon zein emakumeak pertsona moduan tratatzea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: