Kategoria: azaroaren
Igandean Azaroak 25 LABeko afiliatu eta delegatuok Euskal herriko mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, emakumeonganako indarkeria egoerak salatu borrokatu eta garaitzeko bidean. Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan presente dagoen egoera larri bat da. Zoritxarrez, bereziki krisialdi testuinguru honetan, langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan egunero ikusten jarraitzen dugu, naiz eta askorentzat krisialdi honek emakume langileen egoeran eragiten dituen kalteei antzematea kostatu egiten ba...
Datorren asteartean emakumeen kontrako bortizkeriaren eguna izanen da. Baina gaur ere hala behar du, eta atzo, bihar... egunero. Gaur berean egunkariak hartuz gero, topatuko duzu titularrik atxilotu dutela inor bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Urrutira gabe, Berrian ikusi dut asteon hiru gizon atxilotu dituztela Nafarroan, 45, 25 eta 18 urtekoak. Biolentzia matxista errotik bukatzea zaila dela ezin izanen dugu ukatu, baina egunero saiatu behar dugu, emakumeak gizarteko arlo guztietan bisibilizatuz, inolako matxismo jarrera edo ikurrik ez onartuz. Hain konplikatua al da gizon zein em...