lab sindikatua

labxupera 1456150791410 LAB Xupera | 2012-11-19 16:34

Igandean Azaroak 25 LABeko afiliatu eta delegatuok Euskal herriko mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, emakumeonganako indarkeria egoerak salatu borrokatu eta garaitzeko bidean.

 

 

Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan presente dagoen egoera larri bat da. Zoritxarrez, bereziki krisialdi testuinguru honetan, langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan egunero ikusten jarraitzen dugu, naiz eta askorentzat krisialdi honek emakume langileen egoeran eragiten dituen kalteei antzematea kostatu egiten bazaie ere.

 

Guk langile giza, gure konpromisoa jendarteratu nahi dugu lantokietan egoera hauei aurre egiteko lan eginez, baina honetarako ere jendarte osoaren konpromisoa eta borroka nahitaezkoak dira. Honen jakitun izanik, Azaroaren 25ean Euskal Herriko hiriburu eta hainbat txokoetan data honen bueltan mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazio eta ekimenetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

 

Egungo jendarte kapitalista patriarkalaren kontrako borrokan emakumeok pairatzen duten zapalkuntzaren aurkako borroka barnebildu behar du eta honetarako mugimendu feministak egiten duen ekarpena gure egin eta hau indartzeko konpromisoa agertzen dugu.

 

Hau guzti honengatik, gu ere 25ean kalean egongo gara indarkeria sexistaren aurka.

 

DEIALDIAK:

 

Bilbo: eguerdiko 12:30etan Arriagan. Ez obeditu, ez zerbitzatu, ez isildu. Egin dezagun iraultza feminista!

 

Baiona: Azaroak 24, 11:00etan merkatu plazan. Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

 

Gasteiz: eguerdiko 12:30etan Probintzia plazan. Indarkeria matxistaren aurrean feminismoa.

 

Iruñea: Eguerdiko 12:00etan Gaztelu plazatik. Gestion Institucional = -igualdad +violencia sexista, feministok aurre egin diezaiogun!

 

Donostia: Eguerdiko 13:00etan Bulebarretik. Indarkeria matxistaren aurka erresistentzia Feminista.


Utzi iruzkina: