Kategoria: emakumeonganako
Igandean Azaroak 25 LABeko afiliatu eta delegatuok Euskal herriko mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, emakumeonganako indarkeria egoerak salatu borrokatu eta garaitzeko bidean. Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan presente dagoen egoera larri bat da. Zoritxarrez, bereziki krisialdi testuinguru honetan, langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan egunero ikusten jarraitzen dugu, naiz eta askorentzat krisialdi honek emakume langileen egoeran eragiten dituen kalteei antzematea kostatu egiten ba...