Kategoria: bortizkeria
Bortizkeria (esan gabe doa, ETArena) amaitutakoan, euskarak bat egingo du askatasunarekin. Patxi Lopez lehendakariak dixit. lendakakari, inoiz baino argiago. Horrelako adierazpenek bortizkeriatik eta mespretxutik asko dute. Euskara erabat estigmatizatua nork eta zergatik ote duen galdera haizatzen du. Edo haizatu baino, agian, erantzuten esan beharko genuke.
Datorren asteartean emakumeen kontrako bortizkeriaren eguna izanen da. Baina gaur ere hala behar du, eta atzo, bihar... egunero. Gaur berean egunkariak hartuz gero, topatuko duzu titularrik atxilotu dutela inor bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Urrutira gabe, Berrian ikusi dut asteon hiru gizon atxilotu dituztela Nafarroan, 45, 25 eta 18 urtekoak. Biolentzia matxista errotik bukatzea zaila dela ezin izanen dugu ukatu, baina egunero saiatu behar dugu, emakumeak gizarteko arlo guztietan bisibilizatuz, inolako matxismo jarrera edo ikurrik ez onartuz. Hain konplikatua al da gizon zein em...
Tristeak dira gaur bezalako egunak. Tristeak gure errealitatearen tristura erakusten digutelako. Tristeak eskubideen aurkako ekintzak gertatzen direlako. Nire lehen postean esan nuen galdera batek gobernatzen zuela nire bizitza: zergatik? Zergatik ez dugu hitz egiten? Zergatik ez dugu marko berri bat adosten? Zergatik ez ditugu konfliktoaren bortizkeriak alde batera uzten? Beste post batean esan nuen arazo bat gainditzeko era bakarra arazoa onartzea dela. Horretaz jabetzean zerbait eraikitzeko aukera izango dugu. Bitartean guda. Bitartean futbol partida. Gaur ETAk sartu dio gola es...