Lokarri+Gernika=Kontsulta

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-09 23:43
1

Gernikan izan naiz gaur. Lokarrik Kontsulta deitua zuen bertako herritarrentzat, eta babesa ematera joan naiz. Bozka emateko lau kolegio zabaldu dituzte, txukun, hagitz ongi antolatua. Ia 300 lagun antolaketa lanetan, ekimen honen aldeko lan eskergan, Euskal Herri osotik joandakoak: publizitatea banatzen, herritarrak informatzen, mahaietan...

Kanpotik joandakoentzat hautestontziak ere paratuak zituzten, eta baita internet bidez bozkatzeko aukera. Horrela egin dut nik, antzineko egunetan.

Gaurkoa sinbolikoa izan dela? Bai. Baina urrats bat gehiago. Erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko sozializazioa eta herritarren parte hartzea bultzatzeko tresnak martxan jartzea ezinbertzekoa da.

Herrialde katalanetatik etorritako 50 begirale eta kazetarik arreta handiz segitu dute gaurko ekimena. Kazetarietako batek galdetu dit gaurkoaren ondotik zerbait aldatuko den. Bihar ez, baina etzi bai. Horrelako ekimenek denbora behar dute. Edo nork egiten zuen apustu orain 15 urte elkarrizketa zela bidea?

Luzera bada ere, irabazia dugu kontsultaren eta erabakitzeko eskubidearen eztabaida.

" title="

Paul

Paul 2008-11-10 22:56 #1

Eskerrik asko Jon hor egoteagatik eta Aralar-ek emandako laguntzagatik :)<br>Hau izan da, bakarrik, urrats sinboliko bat. Orain denok beste erronka bat daukagu: kontsulta ofizial bat egitea, euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea praktikan martxan jartzeko. <br>


Utzi iruzkina: