Kategoria: lokarri
Gernikan izan naiz gaur. Lokarrik Kontsulta deitua zuen bertako herritarrentzat, eta babesa ematera joan naiz. Bozka emateko lau kolegio zabaldu dituzte, txukun, hagitz ongi antolatua. Ia 300 lagun antolaketa lanetan, ekimen honen aldeko lan eskergan, Euskal Herri osotik joandakoak: publizitatea banatzen, herritarrak informatzen, mahaietan...Kanpotik joandakoentzat hautestontziak ere paratuak zituzten, eta baita internet bidez bozkatzeko aukera. Horrela egin dut nik, antzineko egunetan. Gaurkoa sinbolikoa izan dela? Bai. Baina urrats bat gehiago. Erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko ...
Aritz Gorrotxategik Diario Vascorako eindako idatzia. Mezu misteriotsuak jaso ditut e-postaz. Ez dirudite spamak, baina nire korreo elektronikoan sartzen dira masiboki. Baketik deritzon erakunde batek bidaltzen dizkit, baina nik ez dut erakunde hori ezagutzen. Ez dakit zein den gu bion artean dagoen lokarria. Dakidan bakarra da nire helbide elektronikoa jakin dutela nik eman gabe. Handik egun gutxira, deskubrimendu argigarri bat egiten dut. Badakit zer den Baket...