Kategoria: erabakitzeko
Gernikan izan naiz gaur. Lokarrik Kontsulta deitua zuen bertako herritarrentzat, eta babesa ematera joan naiz. Bozka emateko lau kolegio zabaldu dituzte, txukun, hagitz ongi antolatua. Ia 300 lagun antolaketa lanetan, ekimen honen aldeko lan eskergan, Euskal Herri osotik joandakoak: publizitatea banatzen, herritarrak informatzen, mahaietan...Kanpotik joandakoentzat hautestontziak ere paratuak zituzten, eta baita internet bidez bozkatzeko aukera. Horrela egin dut nik, antzineko egunetan. Gaurkoa sinbolikoa izan dela? Bai. Baina urrats bat gehiago. Erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko ...
Herri honek bere buruaz bertze egin aitzin, bere etorkizuna erabakitzeko aukera behar du. Helburua izan daiteke batzuentzat. Niretzat, tresna baino ez da. Erabakitzeko eskubidea herria egiteko, eraikitzeko urratsa da. Ez muga.Baina behin eta berriz ikusten ari gara erabakitzeko eskubidearen aitortza inork ez digula oparituko. Guk lortu beharko dugu. Nahiz, berez, guri dagokigun. Baina hau bere izerdiaz soldata irabazten duen langilearen kontua da. Bere izerdi tantek ez dute 1.000 euro balio. Ugazabarenak, aldiz, bai.Eta horretarako eraginkorrak izan behar dugu. Zertarako gara ezkerrekoak ba...