Euskalerria Irratia: euskararen hatsa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-07 17:11

Nafarroako euskararen egoerak hain poz guti ematen digun honetan, Euskalerria Irratia bezalako proiektu independente eta libre batek 20 urte betetzea pozteko modukoa da. Ez da izanen jaso dituen laguntzengatik, ez ekonomikoak, ez teknikoak! Eta datorren urtean ere, ez du Nafarroako Gobernutik laguntza haundirik izanen. Euskarabideak -izen ponpoxoa paratu zioten, izanik gabea, ordea- komunikabideak itotzeko bidea hartu du, eta 9.000 euro baino ez ditu bideratuko heldu den urtean komunikabideentzat, eta %25 gutiago euskararentzat, oro har, lehendik miserableak ziren aurrekontuetan!

Baina gaur besta eginen dute irratikoek Barañainen. Nik ezin izanen dut Barañainera joan, baina han egonen naiz, buruarekin bertzerik ez bada.

Zorionak irratia entzuten dutenei, proiektua sostengatzen dutenei, eta bereziki Reyes, Txari, Juan Kruz, Peio, Ibon, Oihane, Unai, Hiart, Amaia, Leire, Sarah, Oskar, Mikel eta proiektu honi egunero ahotsa jartzen diozuen guztiei!

Hurrengo hogeinaka urteetan ere Iruñerriak ahots euskalduna izan dezan segi lanean, eta batez ere, gaurkoak indarra hartzeko balio dezala!

Zorionak!


Utzi iruzkina: