Manifestazioa antolatzeko hilabete hauetan egindako hausnarketa oso garrantzitsua izan da Sagrario Aleman IKA-ko kidearen ustez. «Etorkizunari begirako dinamikak zehazteko ere balio izan du». Haren ustez, Euskarabideak egindako lana «itxura kontua» besterik ez da izan, eta herritarrek jarraitu behar dute euskalduntzearen eragile nagusiak izaten Nafarroan. «Gobernutik deus gutxi espero dezakegu». Zergatik aukeratu duzue une hau manifestazioa deitzeko? Euskalgintzako eragileek denbora bat eman nahi izan diogu Euskarabideari, zer egiten zuen ikusteko. Denbora hori luze joan da...


Nafarroako euskararen egoerak hain poz guti ematen digun honetan, Euskalerria Irratia bezalako proiektu independente eta libre batek 20 urte betetzea pozteko modukoa da. Ez da izanen jaso dituen laguntzengatik, ez ekonomikoak, ez teknikoak! Eta datorren urtean ere, ez du Nafarroako Gobernutik laguntza haundirik izanen. Euskarabideak -izen ponpoxoa paratu zioten, izanik gabea, ordea- komunikabideak itotzeko bidea hartu du, eta 9.000 euro baino ez ditu bideratuko heldu den urtean komunikabideentzat, eta %25 gutiago euskararentzat, oro har, lehendik miserableak ziren aurrekontuetan!Baina gaur ...


Azken iruzkinak