Kointzidentziak
Astelehenean iragarri zuen EAk bakarrik joanen dela hurrengo Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Guztiz zilegia da hori, eta EAri baino ez dagokio erabaki hori hartzea. Asmatu duen edo ez, hauteslegoak erranen du udaberrian. Halere, zalantzak ditut erabakia hartzeko unearekin. Akaso, hauteskunde hauek baino, errazagoak lituzke bertze batzuk.
Edonola ere, atentzioa eman dit gaur Euskal Herrian eman diren bi prentsaurrekotan mezua hagitz kointzidentea izan dela. EAk eman du bata, bertze ezker abertzaleak, bertzea.
"Gatazkaren konponbidearen bidean burujabetzaren aldeko mugimendu erraldoia" eratu behar dela bota du Unai Ziarretak. Ordu berean, bertze hiriburu batean, bertze ezker abertzalearen deia EAri, ez keinurik, ez begi-jokorik, hitz zuzen-zuzenak baizik: "zatozte gurekin".
Mezu bera, biok elkarri keinuka. Kointzidentzia? Politikan ez dago kasualitaterik.
Bitxia da, ez batak, ez bertzeak, ezkerreko politikaz ez dutela hitzik egiten indar metaketa horren oinarri. Denen ahotan dagoen zerrenda zuriaren aurre-kapituluan ote gaude?
Iruzkinak
Josu 2008-11-12 22:52 #1
Ziur zaude Jon? El Pais-ek argitaratu zuen zerrenda zurien kontua berriz joan den asteburuan, baina nik behintzat ez diot sinesgarritasunik ikusten. EAJren ezkerrean polo subiranista indartsu bat sortu beharra, hori bai dela beharrezkoa, baina ez det uste horretarako baldintzak daudenik. <br>
Josu 2008-11-13 19:36 #2
Zerbait erantzun nahi zenidan? ;-)<br>
Utzi iruzkina: