Memoria historikoa: oinazea

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-07 17:01


Zergatik ote Garzonek ukitzen duen guztiak ez duela amaiera onik?

Memoria Historikoaren legeari erantzunez, Espainiako gerrako desagertuak ikertu eta hilobiak irekitzeko erabakia hartu zuen Garzon epaileak. Entzutegi Nazionalak, baina, debekua ezarri dio. Berrian irakurri berri du.

Oinazea berriz ere, egia jakiteko eskubidean eta beharrean diren milaka familientzat.

Nire amatxiren anaia bat dago desagertuen zerrenda luzean. Haren berririk ez. Bartzelonan desagertu omen zen. Baina ez dugu albiste gehiago. Egia jakitea bertzerik ez dugu nahi, non erail zuten, non lurperatu zuten. Hainbertze eskatzea al da?

Justiziagatik, eta batez ere, oroimena ez galtzearren.


Utzi iruzkina: